14.Testua fronte popularraren programa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,46 KB

Fronte Popularraren programa

Sarrera

Testu honetan alderdi politiko ezkertiarrek osatutako koalizio politikoen programa politikoa azaltzen zaigu. Lehen mailako testu politikoa da, “El Socialista” egunkarian agertutakoa.  1936ko urtarrilaren 16an kaleratu zen eta egilea kolektiboa da, honako partidu politiko hauek osatua: PSOE, Izquierda Republicana, Unión Republicana, Esquerra Catalana… Aldarrikapen politiko guztiak bezala, Espainiako gizarteari zuzenduta zegoen.

Laburpena

Testu honen helburu nagusia Errepublikaren hasieran sortutako izpiritua berreskuratzea da.

Ideia hauek ikus ditzakegu:

-1933tik aurrera eta eskuineko gobernuak, lan, ideologia ala politika arrazoiengatik kartzelatutako preso guztientzat amnistia ematea.

-Konstituzio errepublikanoaren izpiritua berreskuratu.

-Programa erreformista dela, eta ez iraultzailea azpimarratzen da. Garbi adierazten da langile eta alderdi sozialistek egindako eskakizunarekin ez dela bat egiten.

-Azken paragrafoan ondo adierazten da programa honen oinarria: legitimitate errepublikano eta erreformista defendatzea eta  Azañaren biurtekoan egindako berrikuntzak errekuperatzea.

Iruzkina

Errepublikaren sorrera 1931ko apirilean eman zen. Lehendabiziko 2 urteetan protagonismoa alderdi errepublikanoek eta sozialistek eraman zuten programa erreformista aplikatzen.

Azañaren gobernuan 1931tik 1933ra bitartean aldaketa beharrak ikusi ziren. Hauen lanik aipagarrienak hauek izan ziren:

-1931ko konstituzioa.

-Estatu laikoaren aldarrikapena

-Emakumeen eskubideen onarpena.

-Armada erreforma.

-Langile eta nekazarien egoera hobetzeko hainbat lege.

-Latifundismoaren nagusitasuna murrizteko erabiltzen ez ziren lurrak desjabetzeko legea.

-Autonomi Estatutuak.

-Eskola publikoen aldeko hezkuntza erreforma.

Casas Viejaseko gertakizunaren ondorioz, Azañaren gobernuak, Parlamentuan PSOEren sostengua galdu zuen eta Niceto Alcala Zamorak hauteskunde deialdia egiteko beharrean aurkitu zen.

1933ko azaroan Parlamenturako hauteskundeak egin ziren eta eskuin alderdiek egindako koalizioak irabazi zuen.

1934ean, CEDA, Italiako faxismoarekin harreman estua zuen alderdi politikoak, gobernuan sartu zen eta ezker alderdi politikoak eta sindikatuek Urriko iraultza bultzatu zuten.

Greba orokorra hasi zenetik, Espainia osoa Asturiasera begira ipini zen. Langileen elkarteek Guardia Zibilaren kuartel-etxeei eraso, meatze-gunea hartu, arma-lantegiak okupatu, Oviedo mendean hartu eta zenbait herritan administrazio bakunean oinarritutako errrepublika utopikoak eraiki zituzten. Asturiaseko matxinadaren aurrean, gobernuak laister egin zuen gainezka. Matxinada zapuzteko operazio militarrean, Madrildik aholku teknikoak emateko eskatu zioten Franco jeneralari. Aholku horiei esker, Marokoko armadako errefortzuak Asturiasera heldu eta 9 egunetan komuna asturiarra zapuztu zuten.

1935an, faxismoa goraka ari zen Europan. Giro horretan nazioarteko komunismoak beste estrategia bat hartu zuen. Faxismoa eta demokraziaren artean aukeratu beharra zegoen. Horregatik, Fronte Popularrak eratu behar ziren, langile eta erdiko klase burgesak, alderdi sozialistak eta komunistak Europako faxismoaren aurkako borroka aurrera eramateko.

1935an, Alderdi Erradikal barnean, finantza eskandalua sortu zen eta Gobernuak bere ohorea galdu zuen.

Gure esku dagoen testuak Fronte Popularraren programaren hainbat puntu azaltzen dizkigu:

-1933.Urteaz geroztik, politikagatik auziperatuei amnistia eman zitzaien.

-Konstituzio errepublikanoaren izpiritua berreskuratu zen.

-Programa erreformista del eta ez iraultzailea azpimarratzen da.

Azken paragrafoan ondo adierazten da programa honen oinarria: legitimitate errepublikano eta erreformista defendatzea eta Azañaren biurtekoan egindako berrikuntzak errekuperatzea.

Balorazioa

Gure aurrean daukagun testua garrantzi handikoa da. Ez bakarrik Fronte Popularraren programaren zati bat delako baizik eta hemen koalizio politiko honek zuen helburua ondo adierazten delako, Europa osoan eman zena: faxismoa geldiaraztea programa politiko erreformistaren bitartez non zentro eta ezker alderdi politiko guztiek bat egin zezaketen.

Fronte Popularraren helburuak bete egin ziren eta otsailan egindako hauteskundeak irabazi zituen.

Hurrengo hiletan, Mola jeneralak Errepublikaren aurkako estatu kolpearen antolamenduari ekin zion.

1936ko uztailaren 17an, Melillako soldaduen taldea altxatu egin zen eta gerra egoera aldarrikatu zen Marokon. Francisco Francok Tetuanerako bidea hartu zuen. Egun gutxitan, Espainiako hiri nagusietan altxamenduak porrot egin ondoren, indar matxinatuen eta Gobernuen indarren arteko borroka gerra zibil bilakatu zen eta Franco jeneralak berehala protagonismoa hartu zuen

Entradas relacionadas: