Bizkaiako eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoen ezabapena: 1937ko lege-dekretua

HistoriaActualizado el 11,62 KB

Resumen

Dokumentuak 1937ko ekainaren 24ko lege-dekretua aztertzen du, zeinak Bizkaiako eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak indargabetu zituen Gerra Zibilaren ondoren. Testuak ezabapena justifikatzeko argudioak eta gertaera historikoak azaltzen ditu, Gerra Zibilaren kronologia eta ondorioak barne. Ikasleak ulertuko du zergatik erabaki zen hori eta zer esanahi izan zuen Euskal Herrirentzat.

Puntos clave

  • Lege-dekretua 1937ko ekainaren 24an argitaratu zen Estatuko aldizkari ofizialean.
  • Bizkaiako eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak 1878an jarri ziren martxan.
  • Kontzertu ekonomikoek Aldundiei zergak biltzeko ahalmena ematen zieten.
  • Frankok Bilbo konkistatu eta 4 egunera, bi probintzien kontzertuak deuseztatu zituen.
  • Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen.
  • Kontzertu ekonomikoa 1978ko Konstituzioa onartu arte ez zen berreskuratu.

Ponte a prueba

Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege dekretua

Sarrera

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu juridikoa da, lege bat delako hain zuzen ere. Estatuko aldizkari ofizialean izan zen argitaratua 1937ko ekainaren 24ean, eta Gipuzkoa eta Bizkaiako biztanleei zuzenduta zegoen, hauek izan baitziren lege honen ondorioak sufritu zituztenak: Kontzertu ekonomikoaren desagerpena.

Laburpena

Testuak bi zati ditu:
Lehenengo zatian Kontzertuaren ezabapena justifikatzeko hainbat argudio azaltzen zaizkigu:

  • Kontzertu ekonomikoa “pribilegio nabarmena” da Espainiako beste probintzien egoerarekin konparatuz.

  • Gipuzkoa eta Bizkaiak honelako abantaila eskertu beharrean, “armak hartu zituzten” Frankisten mugimendu nazionalen kontra.

Bigarren zatian Kontzertuaren desagerpena zehazten da eta guzti honek duen esanahia: “indargabetua geratuko da (...) ekonomi arloan Aldundiekin itundako eta gaur egun indarrean zegoen erregimena”

Iruzkina

1936ko uztailaren 18tik 20ra bitartean altxamendu militarra jarri zen martxan Euskal Herrian. Urte berean, Autonomi Estatutua sortu eta gero, Eusko Jaurlaritzak bere esku hartu zuen euskal lurraldetasunaren defentsa, baina bere eskumena Bizkaian besterik ez zen aplikatu.

Iparraldeko fronteak 300 kilometroko luzera zuen lurraldea hartzen zuen. Eremu horretan aritu ziren Euskadiko, Kantabriako eta Asturiaseko armada ia autonomoak; baina ez ziren nodo antolatu tropa frankistei aurre egiteko, eta horrek nekezagoa egin zuen Iparraldeko eremua defendatzea. Gainera, ia ez zuten abiaziorik eta artileriarik izan, eta horrek gerraren bilakaera baldintzatu zuen.

1937ko martxoaren 31n, Mola jeneralak, erasoari ekin zion Elorrion eta Otxandion. Aldi berean, zibilen aurkako bonbardaketak egiten hasi ziren hainbat herritan: estaerako, Durangon. Apirilaren 23rako, bi herri horiek Nafarroako erreketen mende geratu ziren. Frankistek erasoka jarraitu zuten, eta apirilaren 26an, gerrako ekintzarik lazgarrienetako bat izan zen: Gernikako bonbardaketa; alemaniar indarrek erabat suntsitu zuten herria.

Hurrengo asteetan frankistek erasoka jarraitzen zuten, eta zenbait egunez borroka gogorrak izan ostean, euskal batailoilek Sollube eta Bizkargi gainak galdu zituzten; orduan, Nafarroako erreketak Bilborantz abiatu ziren. Francoren tropek Bilbon sartzea lortu zuten, ekainaren 19an.

Gerra Zibilak ondorio sakoan izan zituen Euskadirentzat. Hauek izan ziren nagusienak:

-Lurraldea erabat suntsituta geratu zen.

-Milaka borrokalari eta buruzagi politiko atxilotu eta zigortu zituzten.

Milaka pertsonen erbesteratzea. Armada frankistak aurrera egin ahala, milaka pertsonek ihes egin zuten Euskaditik.

Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra. Bilbo konkistatu eta 4 egunera, Francok bi probintzia horietako Kontzertu ekonomikoak deuseztatu zituen.

Kontzertu ekonomikoak 1878an jarri ziren martxan, eta hauen arabera Estatuko Ogasunak kobratu behar zituen zergak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Aldundiek zergak biltzeko ahalmena izango zuten.


Kontzertua Euskal Herriko ekonomia eta industria modernizatzeko ezinbesteko baliabidea bihurtu zen.

Testu honek lehenengo zatian Kontzertuaren ezabapena justifikatzeko hainbat argudio azaltzen dizkigu:

  1. Kontzertu ekonomikoa “pribilegio nabarmena” da Espainiako beste probintzien egoerarekin konparatuz gero.

  2. Gipuzkoa eta Bizkaia honelako abantailak eskertu beharrean, “armak hartu zituzten” Mugimendu nazionalen kontra.

Oso adierazgarria da Araba eta Nafarroan gertatutakoa. Bi lurralde hauetan karlismoaren lanari esker, golpistak nagusiak ziren gerraren hasieratik.

Bigarren zatian kontzertuaren desagerpena zehazten da eta guzti honek duen esanahia.

Balorazioa

Hainbat historiagilek aipatu bezala, ikaragarria izan zen Frankok Bizkaia eta Gipuzkoaren kontra hartu zuen errepresalia. Hau da testu honek adierazten duena, horregatik garrantzi handiko legea izango da.

Esukaldun asko Francoren alde egon ziren baita ere. Francoren ideologia nazionalistaren arabera “España una, grande y libre” Bizkaia eta Gipuzkoaren aurka hartutako neurriak oso zorrotzak izan ziren. Kontzertu ekonomikoa izateaz gain, euskal kulturaren aurkako neurriak oso zorrotzak eta zentzugabeak izan ziren. Euskara erabat alboratuta gelditu zen, eta Aldundien autonomia desagertu zen.

Bizkaia eta Gipuzkoak kontzertu ekonomikoa Franco desagertu arte ez zuten berreskuratu. Hau 1978ko konstituzioa onartu arte ez zen gertatuko.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz argitaratu zen lege-dekretua?

Estatuko aldizkari ofizialean 1937ko ekainaren 24an argitaratu zen. Bizkaiako eta Gipuzkoako biztanleei zuzendua zegoen.

Noiz jarri ziren martxan kontzertu ekonomikoak?

1878an jarri ziren martxan. Horien bidez, Aldundiek zergak biltzeko ahalmena izan zuten Estatuko Ogasunaren ordez.

Noiz berreskuratu zen kontzertu ekonomikoa?

Testuaren arabera, Franco desagertu arte ez zen berreskuratu, eta 1978ko Konstituzioa onartu zenean gertatu zen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz argitaratu zen lege-dekretua Estatuko aldizkari ofizialean?
2. Zer zen kontzertu ekonomikoa?
3. Zein egunetan konkistatu zuten Bilbo frankistek?
4. Zein herri suntsitu zuen alemaniar indarrek 1937ko apirilaren 26an?
5. Noiz berreskuratu zen Bizkaiako eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.