Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Helburuak eta Ondorioak

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,71 KB

Mendizabalen Desamortizazioa (1836): Testuaren Azterketa

Testua bi zatitan bana dezakegu: lehenengo zatian (1-10 lerroak), Mendizabalek Maria Kristina erreginordeari zuzenduta, lurrak saltzeko helburuak aipatzen ditu. Bigarren zatian (11-16 lerroak), saltzeak ekarriko dituen ondorioak azaltzen dira.

Helburuak

Helburuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Helburu politiko-ideologikoa: Aurrerakoiek emandako hitza betetzea. Erreforma ekonomikoak bultzatzea aurrerakoiak moderatuengandik bereizten dituen ezaugarri bat da.
  • Helburu ekonomikoak:
    • Espainiak duen zor publiko handia murriztea. Nazio zorrak azken urteetan hazi besterik ez du egin, eta salmentarekin zorra murriztu nahi da.
    • Ekonomia bultzatzea: Esku hilekoen lurrak (merkatal zirkulaziotik kanpo dauden jabetzak) ondasun nazional bihurtu eta saldu ondoren, jabe berriek lur horiek produktiboagoak bihurtuko baitituzte. Horrela, herritarren ekimena bultzatu eta aberria handituko dute.
  • Helburu politiko nagusia: Isabel II.aren tronua sendotzea. Hiru urte besterik ez dira pasa Fernando VII.a hil zenetik eta Isabel erregina proklamatu dutenetik, eta karlistek kolokan jartzen dute bere iraupena. Horregatik, gerra karlista irabazi beharra dago, estatu liberalaren jarraipena bermatzeko.

Bigarren ahapaldian, zor publikoa murrizteak duen garrantzia gogoratu eta gero, aipatu egiten du ere "jabeen" taldea sortzea zein garrantzitsua den. Azken finean, aberriaren etorkizuna jabe berri haiengan oinarritzen da. Jabe berri horiek ideia liberaletara erakarrita, sendotu nahi den monarkia konstituzional berriaren bermea izango baitira.

Iruzkin Historikoa eta Testuingurua

Testua Maria Kristinaren erregeordetzan txertatu behar dugu, zehazki, La Granjako altxamendua gertatu ondoren. Mendizabalen eta Calatravaren gobernu aurrerakoiak agintera iritsi ziren eta erabaki garrantzitsuak hartu zituzten:

  • Arlo politikoan: 1812ko Konstituzioa indarrean sartzea, eta gero 1837ko Konstituzio berria idaztea.
  • Arlo ekonomikoan: Desamortizazioa abian jartzea. Horretarako, komentuak desegiteko eta horien ondasunak desjabetu eta desamortizatzeko dekretuak egin zituzten: 1836an klero erregularrarena (aztertzen duguna) eta 1837an klero sekularrarena.

Dekretu hauen aldarrikapenarekin, gainera, liberalek beren erregimenaren kontzeptu nagusi bat betetzen zuten: jabetza pribatuarena, hain zuzen. Haiek jabetza pribatua sakratutzat eta ezin bortxatuzkotzat jotzen baitute.

Desamortizazio Prozesua eta Aurrekariak

Ondasunen desamortizazioa bi urratsetan egin zen:

  1. Estatuak ondasun horiek konfiskatzea. Beraz, aurrerantzean ez ziren esku hilekoak, hau da, ondasun nazional bihurtu ziren.
  2. Ondasunak saltzea, jendaurreko enkantean. Ondasunak salduz lorturikoa Estatuak bere beharrizanetarako erabili zuen.

Desamortizazio honek izan zituen aurrekari batzuk: Karlos IV.aren Godoy ministroak egindakoa (1798); Cadizeko Gorteek egindakoa (1811-13); Hirurteko Liberalekoa (1820-1823); testuan aztertu duguna, Mendizabalena (1836); eta azkenik Madozena (1855). Horietatik azken biak nabarmendu behar dira, Mendizabalena batik bat.

Mendizabalek neurria proposatzen duenean testuinguru historikoa konplexua da: ardura nagusia Isabel II.a tronuan jartzea zen, hau da, estatu liberal berria eraikitzea. Horretarako, gerra karlista irabazi behar zen, eta orduan hori ez zen batere ziurra. Baina helburu hori ezin zen dirurik edo krediturik gabe egin. Era berean, estatuaren sinesgarritasuna indartzeko, etorkizunean atzerriko erakundeei egingo zitzaizkien kreditu-eskaeren aurrean, zor publikoa ezabatu edo gutxitu behar zen, edo bestela esanda, hartzekodunei ordaindu behar zitzaien. Ogasunaren egoera makurraren aurrean, Mendizabalek finantzaketa-iturri berrietara jo behar zela uste zuen, hau da, elizaren ondasunetara. 1836an argitaratutako desamortizazio-dekretuak, karlisten aurkako gerra puri-purian zegoenean, klero erregularraren fraileak eta mojak guztiak salgai jarri zituen.

Desamortizazioaren Ondorioak eta Garrantzia

Mendizabalen desamortizazioarekin zenbait helburu lortu ziren aldi berean:

  • Gerra karlista irabaztea.
  • Zor publikoa murriztea (ondasunen erosleei estatuak igorritako tituluekin ordaintzea baimentzen zitzaien, testuan esaten den bezala).
  • Desamortizazioaren onuradun nagusiak, dirudun burgesia sortu berria osatzen zutenak, talde liberaletara erakartzea.
  • Mailegu berriak lortzea, Ogasunak sinesgarritasuna lortuta.
  • Elizazko jabetzen egitura aldatzea, amortizatua eta kolektiboa izatetik askea eta indibiduala izatera igaroko baitzen.

Konklusioa

Aztertu dugun testuaren garrantzia handia da, 1851. urtera arte egon baitzen indarrean. Desamortizazioa, lehendabizi eklesiastikoa, eta gero zibila (Madoz, 1855), gobernu liberalek onartutako neurri sozio-ekonomiko garrantzizkoena izan zen XIX. mendean zehar eta XX.aren hasieran garatu zena.

Ondorio Sozioekonomikoak

Neurriaren garrantzia ulertzeko, desamortizazioaren ondorioak gogoratu behar ditugu:

  1. Lurren banaketa: Desamortizazioak ez zuen balio izan lurrak herri xehearen artean banatzeko. Izan ere, helburua ez zen nekazaritzan berrikuntzarik egitea, Estatuaren asmoetarako dirua lortzea baizik.
  2. Produkzioa: Nekazal produkzioaren bolumena handitzea lortu zen, lurjabeen kopurua ezabatzea, garraio- eta komunikazio-baldintzak apurka-apurka hobetzea, eta 1820tik aurrera zerealak lantzearen aldeko politika protekzionistak.
  3. Gizarte-egitura:
    • Nekazaritza-proletarioak agertu ziren: lurrik gabeko bi milioi nekazarik baino gehiagok osatua, bizi baldintza larriekin eta urtaroko lanekin.
    • Burgesia lurjabea ere agertu zen, lurrak eta jabetzak baldintza onetan erosita antzinako aristokraziaren antza izan nahi zutenak.
  4. Jabetzaren egitura: Egoera desorekatua ia ez zen aldatu: Estatuaren erdialdean eta hegoaldean latifundismoa zen nagusi, eta iparraldeko eta ipar-mendebaldeko inguru zabaletan minifundioa hedatzen zen.
  5. Udal Jabetzak: Udal jabetzak desamortizatzean, nekazari txikien bizi baldintzek okerrera egin zuten, aurrerantzean kontzejuaren ondasunak ezin baitzituzten erabili eta gozatu.
  6. Eliza: Kaltetuen artean Eliza agertu zen. Jabetzak galdu ondoren, pobretuta geratu zen eta gobernuarekin harremanak eten egin zituen 1851. urtera arte, Konkordatua sinatu zutenean.

Foruen Auzia eta Estatu Liberalaren Eraikuntza

Testuaren garrantzia handia da, foruen auziak sortzen zuen kezka eta konpontzeko beharra ondo ikusten delako. Dena dela, testu honetan adostutakoak ez zuen ekarriko behin betiko soluzioa. Izan ere, Esparteroren erregeordetzan foruak marko konstituzionalari egokitzeko gaiak aldaketa handiak izan zituen.

Horrela, 1841eko abuztuaren 16an "Hitzarturiko Legea" sinatu zuten Nafarroatik foruak negoziatzera joandakoek. Lege horren ondorioz, Nafarroak erreinu izaera galdu zuen, aduanak kostaldera eraman zituen, derrigorrezko soldadutza ezarri zen eta Espainiako eskubide konstituzionalak eta sistema judizial eta hauteskunde-sistema onartu zituen. Aldiz, Nafarroak autonomia administratibo handia mantendu zuen Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez (zergak jasotzeko eta kudeatzeko eskubidea, alegia).

Ondoren, 1841eko urriaren 29an dekretua eman zen gainontzeko Euskal Herriarentzat. Hemen ez zen antzeko pakturik lortu, eta dekretu horren arabera, hiru probintzietako administrazio legedia eta aduanak Estatuaren menpe geratu ziren. Dekretuak foru baimena kendu zuen.