Frankismoa Euskal Herrian: gerraostea, desarrollismoa eta krisia (1936-1975)
Clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,43 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Gerra Zibilaren amaieratik Franco hil zen arte (1975) Euskal Herriak izan zuen bilakaera aztertzen du. Gerraosteko errepresioa eta garaileen eta garaituen arteko desberdintasuna, desarrollismoaren ondorioak eta langile mugimenduaren eta abertzaletasun erradikalaren sorrera azaltzen dira. Azkenik, krisia eta trantsiziorako bidea laburbiltzen dira.
Puntos clave
- Gerra Zibilaren amaieran Euskal Herria garaileen eta garaituen artean banatu zen, eta garaituek errepresio sistematikoa jasan zuten.
- Gerraostean garaileen eta euskal enpresa handien arteko lankidetza indartu zen; Bizkaia eta Gipuzkoa 'probintzia traidoreak' izendatu zituen erregimenak eta Kontzertu Ekonomikotik kanpo utzi zituen.
- Oposizio politikoa ezkerreko indarrek (sozialistak eta komunistak) eta abertzaleek osatu zuten, eta EAJk Espainiako oposizioarekin harremanetan jarri zen.
- 1960-1973 bitarteko desarrollismoak industria Arabara hedatu zuen, eskualdeen arteko desorekak handitu zituen eta etorkin ugari ekarri zituen.
- 1959an ETA sortu zen, nazionalismo erradikal berri gisa, eta 1960ko hamarkadan langile mugimenduak Lan Batzordeen bidez berpiztu zen.
- 1973ko krisiak hazkunde ekonomikoa gelditu zuen, eta 1975ean Franco hil zenean trantsizioari hasiera eman zitzaion.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Frankismoa Euskal Herrian
FRANKISMOA EUSKAL HERRIAN
Gerra Zibilaren Amaierako Euskal Herria
1937ko Iparraldeko Frontearen porrotarekin batera, Euskal Herria bi zatitan banatu zen: garaileak eta garaituak. Garaituentzat, errepresio sistematikoa ezarri zen: fusilamenduak, espetxea, erbestea, Ardura Politikoen Legea… Hala ere, ez zen izan Espainiako beste lekuetan bezain odoltsua (1943rako ez zegoen abertzalerik gerrako gorabeherengatik preso) – batzuentzat, arrazoia industriaren eskulanaren beharrizanetan topa daiteke.
Gerraosteko urteak gogorragoak izan ziren batzuentzat beste batzuentzat baino.
Gerraostea Garaileentzat
- Gerran garaile izan zirenen eta euskal enpresari handien arteko lankidetza berehala hasi zen. Gerran eta gerraostean inbertsio handiak egin ziren eta Bilboko burtsak diru-sarrera handiak izan zituen.
- Meatzaritza eta siderometalurgia militarren esku gelditu zen; produkzioa gerrarako materiala sortzera bideratua zegoen. Industria pribatuari irabazi handiak atera zitzaion:
- Altos Hornos de Vizcaya: 10,7 - 10,4 milioi pezetako irabaziak.
- Politikoki, erregimenak begirunez hartu zituen gerran laguntza eskaini zieten taldeak:
- Araba eta Nafarroa hitzaldietan goraipatuak izan ziren.
- Bizkaia eta Gipuzkoa “probintzia traidoreak” izendatu eta Kontzertu Ekonomikotik kanpo utzi zituen.
Francoren alde agertu zen euskal gizarteak onura ekonomikoak eta kargu politikoak jaso zituen. Euskal burgesiak, Errepublikan galdutako indar guztia berreskuratu zuen.
Gerraostea Garaituentzat
Gerra bitartean Euskal Herria oso ondo hornituta egon zen, biztanle gehien zituzten eskualdeak konkistatu gabe zeudelako. Beraz, konkistatuta zegoen Espainia barnealdeko nekazaritza-soberakinak iparraldera heldu ziren. Eskualde hauek konkistatzean, geroz eta gutxiago ziren soberakinen banaketa egin behar izan zuten; ondorioz, Euskal Herrira heltzen ziren hornidurak bapatean murriztu eta oinarrizko produktuen prezioen igoera sufritu zen.
Gerraosteko Oposizio Politikoa: Ezkerreko Indarrak eta Abertzaleak
Sozialistek eta komunistek osatzen zuten Euskal Herriko ezkerra. 1945era arte aukera gutxi izan zituzten benetako oposizioa egiteko: sozialistak zatituta zeuden eta komunistak Internazional Komunistaren aginduetara makurtuta. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, bi alderdi hauek erbestean zegoen Eusko Jaurlaritza suspertzen lagundu zuten. Gerra Hotzaren garaian, Eusko Jaurlaritzatik kanpo gelditu zen alderdi komunista (Agirrek estatubatuarrei lagundu zien mugimendu antikomunistan). Momentu horretatik, langile mugimendua gidatzen arituko da oposizioan leku bat bereganatuz. PSOEk Eusko Jaurlaritzako parte izaten jarraitu zuen amaiera arte.
Gerra Zibila amaitzean, EAJko kide asko Europan zehar sakabanatuta edo gartzelan zeuden. EAJren helburu politikoa, 1936an lortutako autonomia berreskuratzea izan zen, horregatik, Gerra Zibila amaitzean, IIMGan parte hartu zutenekin harremanetan jarri zen.
Bigarren Mundu Gerraren amaiera aldera, euskal autonomia lortzeko Espainian demokrazia ezarri behar izango zela ikusi zen. Orduan hasi zen EAJ Espainiako oposiziora hurbiltzen.
Euskal langileek bi greba antolatu zituzten eta EAJ greba hauetaz baliatu zen.
Desarrollismoaren Garaia (1960-1973)
1950 eta 1960 urteetako tarteak urte gogorrak izan ziren politikoki eta ekonomikoki: 1953an Francoren erregimenari legitimazio internazionala eman zitzaion eta autarkiak jarraitzen zuen. Egonkortasun Planaren ondoren garapenari eman zitzaion hasiera 1960-1970 bitartean. Espainiako mirari ekonomikoa hiru diru-iturritan oinarrituta zegoen: atzerriko inbertsioak, turismoak utzitako dibisak eta emigratzaileek bidaltzen zuten dirua.
Garapenak izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian: Atzerriko kapitalaren inbertsioak handiak ziren. Industria Arabara hedatzen hasi zen. Eskualdeen arteko desoreka ekonomikoa handitu zen eta euskal burgesiak irabazi handiak lortu zituen. Ondorioz: Espainiako eskualde pobreenetatik etorkin ugari iristea. Politikoki, lehen aipatutako abertzaletasun erradikalago baten sorrera eman zen, ETA erakundearen inguruan. 60. hamarkadaren amaiera arte ez zen oso fenomeno esanguratsua gizartean. 60. hamarkada garai lasaia izan zen erregimenarentzat. Francok bazekien herritarrak ez zeudela bere alde baina, gizartean ez zegoen kontrako jarrera gogorrik: dirua erraz irabazteko eta negozio borobilak egiteko aukerek, erosokerian erortzera eraman zituen batzuk. Hala ere, mugimendu berriak sortzeko ahalegina ere egin zen: langile mugimenduaren berreskuratzea.
Langile Mugimenduaren Berpiztea
Langile mugimenduaren berpiztea 60. hamarkadan gertatuko da: sindikatu zaharrek klandestinitatean jarraitzen zuten bitartean, langileak antolatzeko modu berriak sortu ziren: Lan Batzordeak. Lan-arazoak zirela eta, Asturias, Katalunia, Madril, Bizkaia eta Gipuzkoan, langileak komisiotan antolatzea erabaki zuten bizi baldintzak hobetzeko. Orduan sortu zen CCOO sindikatua. Industrializazioak, belaunaldi aldaketak, egoera ekonomiko positiboak… lagundu egin zieten langile mugimenduan. Denbora gutxira, sindikatu berri honek klandestinitatean amaitu zuen.
Euskal abertzaleengan ere aldaketak eman ziren 50. hamarkadaren amaieran. 1959an, nazionalismo berria edo iraultzailea deiturikoa sortu zen, ETA. Nazionalismo berri honek lehengo nazionalismo erradikalaren ideologia berriztu nahi izan zuen, munduan ematen ziren mugimendu independentisten teoriak erabiliz. Honen emaitza hurrengo hamarkadan burutu zen, giro gogorra hasi zen garaia eta frankismoak arazo handirik gabe menderatu zuena.
Frankismoaren Krisia (1973-1975)
1960an, Jose Antonio Agirre hil zen Parisen eta Euskal Herrian garai gogorra hasi zen. Grebak Euskal Herri osotik zabaldu ziren. Enpresari eta langileen arteko harremanak gatazkatsuak ziren. 1973ko krisiak hazkunde ekonomikoa gelditu zuen eta mugimendu sindikalen jarduera politikoak eta ETAk, enpresarien kontra hasi ziren. 1960tik aurrera, Elizan sortu zen Francoren kontrako mugimendua. Oposizio zaharra, indarberrituta agertu zen Langile mugimenduan, UGT eta ELA sindikatuen bultzada handia izan zuten eta CCOO langile batzuen erreferentzia bezala gelditu zen.
CCOOen helburu nagusia beti izan zen lan-baldintzak eta soldatak hobetzea. 1974an Langile Abertzaleen Batzordea sortu zen. Nazionalistek, sozialistek eta komunistek, bakoitza bere alternatiba aurkeztuz, askatasunean, amnistian eta Autonomia Estatutuan eskakizunetan oinarritutako hitzarmen politiko bat gauzatu nahi zuten. Franco hiltzean, alternatiba horiek, Adolfo Suarezen gobernuarekin erreforma sinatzea lortu zuten, trantsizioari hasiera emanez. Mugimendu erradikalenak ETAren eskutik ikusi ziren.
Zapalkuntza Euskal Herrian gogorra izan zen. ETAk gobernuko presidente zen Carrero Blanco hil zuen. Ordutik aurrera, errepresioa oso odoltsua izan zen. Azkenik, 1975eko azaroan, Franco hil zen.
Preguntas frecuentes
Zergatik izan zen gerraostea garaileentzat onuragarria?
Gerran garaile izan zirenen eta euskal enpresari handien arteko lankidetzak irabazi handiak ekarri zituen, batez ere meatzaritzan eta siderometalurgian. Euskal burgesiak Errepublikan galdutako indarra berreskuratu zuen.
Zer izan zen desarrollismoa?
1960-1973 bitartean Espainian izandako garapen ekonomikoa, atzerriko inbertsioetan, turismoan eta emigratzaileen diru bidalketetan oinarritua. Euskal Herrian industria Arabara hedatu zen eta eskualdeen arteko desoreka handitu zen.
Noiz sortu zen ETA eta zer ekarri zuen?
ETA 1959an sortu zen nazionalismo erradikal berri gisa. Hurrengo hamarkadan giro gogorra ekarri zuen, eta ondoren frankismoak zapalkuntza odoltsua erabili zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.