Epistemologia: Ezagutzaren Teoriaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,39 KB

1. Zer izena jartzen diogu ezagutzaren teoriari?

Filosofiaren adar horrek zer ikasten duen aztertuko dugu. Lehen unitatean ikusi genuen filosofiak baduela auzi horiek guztiak aztertzeaz arduratzen den adar bat: epistemologia edo ezagutzaren teoria. Adar horrek ezagutzarekin zerikusia duen guztia aztertzen du: zer hartzen den ezagutzatzat, zer tresna ditugun ezagutza eskuratzeko, horietako tresna bakoitza zenbateraino den fidagarria, nola sailkatu ditzakegun ezagutza-motak eta ezagutzak mugarik duen ala ez.

Epistemologiako elementu funtsezkoenen azalpen bat emango dugu. Ezagutza definituko dugu, zenbat mailatan gertatu daitekeen ikusteko. Gero, gizakiok ezagutza eskuratzeko zer-nolako tresnak ditugun eta tresna horietako bakoitzak zertan laguntzen duen aztertuko dugu. Azkenik, ezagutza-prozesuan tresna horiek zer modutan esku hartzen duten ikusiko dugu.

Ezagutza kontzeptua zorroztasunez definitzea dirudiena baino zailagoa da, ezagutza zeri esaten diogun edo ezagutzea zertan datzan jakiteko.

Zer da ezagutza?

Gertaera bakoitza zehazki eta zer ordenatan gertatu zen eta zer ondorio eragin zituen kontatzen duen narrazio edo deskribapen horri gertaeren ezagutza deritzo. Ezagutza errealitatearen azalpen bat da, eta hura hobeto ulertzen laguntzen digu. Jakintza-mota bat da ezagutza, beste jakintza-motetatik edo ezagutza-mailetatik bereiz daitekeen jakintza-mota bat.

Azaldu ezagutza-mailak

  • Iritzia: Ikuspuntu subjektibo bat da. Ezin dugu ziurra denik esan, ezta pertsonen aurrean frogatu ere. Errealitatearen balorazio bat da, edo errealitateak nolakoa izan beharko lukeen dioen balorazioa; gure interes, sinesmen, desira eta abarretan oinarritzen da, baina ez arrazoi sendoetan.
  • Ustea:
    1. Zalantzazkoa: Baieztatzen duguna ez dugula guztiz ziurtzat jotzen adierazten du; zalantzak ditugula benetan hala den, baina arrazoi sendoak ditugula gauzak modu jakin batean direla pentsatzeko.
    2. Asertiboa: Frogatu ezina izanik ziurtzat jotzen dugun zerbaiti esaten diogu ustea. Frogatu ezinak izate horrek bereizten ditu egiazko ezagutzatik.
  • Ezagutza: Erabateko ziurtasuna dugu uste honetan, eta, gainera, frogatu egin dezakegu. Ezagutzaren ezaugarri nagusia justifikatu ahal izatea da.