Kanpo eragin kaltegarriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,29 KB
1.1 ZIKLO EKONOMIKOEN EZ EGONKORTASUNA
Ziklo ekonomikoak ekonomia jardueran izaten diren gorabeherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzenak.
Behi argalak, gabezia urteak, enpresek salmentak direla eta kostuak murriztu behar dituztenean, lana da murrizten den lehen ekoizpen-faktorea, langabeziak gorakada ezagutuz.
Ez esku hartzea, espero izanda merkatua bere kabuz aterako dela krisitik. Neoliberalak, Adam Smith.
Esku hartzea, ondasunak eta zerbitzuak ekoiztuz. Esku-hartze horren bidez, Estatuak artifizialki handiarazten ditu ekonomia-jardueraren mailak, ondasun eta zerbitzuen eskari pribatuaren gabezia orekatzeko. Neokeynesiarrak, J.M Keynes.
Sektore publikoaren esku hartzea: politika-ekonomia
-Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei ekonomia politika esaten zaie.
1.3 KANPO ERAGINAK
Kanpo kostuak(edo kanpo-
eragin kaltegarria) esaten zaio ekonomia-jarduera batek, hura egiten duen pertsonari ez besteei eragiten dien kostuari.Kanpo onurak edo kanpo-eragin onuragarriak daude ere.
Kanpo onura ekonomia jarduera bat egiten duten pertsonek ez besteek, jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.
Kanpo eraginak ekonomia jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira, jarduera egiten dutenez bestelakoei eragiten dietenak. Kanpo eragin hauek kaltegarriak edo onuragarriak dira.
Sektore publikoaren esku hartzea: ingurumen-politika
-Gehienezko atasaleak ezartzea, mugak batzuk ezarri, enpresa batek sor dezakeen mailatik gora kutsatzen badu zigorra jasoko du.
-Unitateko zergak ezartzea, zenbat eta gehiago kutsatu orduan eta gehiago ordaindu.
-Isunak ezartzea, aurrekoak betetzen ez badituzte edo iruzurrak egiten harrapatzen badituzte.