Enpresaren Zuzendaritza: Funtzioak eta Antolakuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,79 KB
Zuzendaritza: Enpresaren Administrazio Funtzioak
Enpresa bat administratzeko, ezinbestekoa da momentu guztietan zenbait zuzendaritza-eginkizun edo ardura betetzea. Ardura horiei administrazioaren funtzioak deritze.
1. Plangintza Funtzioa
Helburu batzuk finkatu, horiek lortzeko estrategiak markatu, enpresaren politika ezarri eta erabaki-irizpideak zehaztean datza planifikazio-funtzioa.
Planen sailkapena denbora-dimentsioaren arabera:
- Epe luzeko planak: 5 urtetik gorakoak.
- Epe ertaineko planak: 1-5 urte bitartekoak.
- Epe laburreko planak: Ekitaldi ekonomikoa dute muga gisa.
2. Antolakuntza Funtzioa
Enpresa osatzen duen pertsona bakoitzaren funtzioa, erantzukizuna eta agintea definitzen dituen egitura diseinatzea helburu duen funtzioa da.
Barne komunikazioa
- Barne komunikazio bertikala:
- Goranzkoa: Langileetan hasi eta zuzendarietan amaitu. Helburua zuzendariek langileen kexkak eta arazoak ezagutzea da.
- Beheranzkoa: Jatorria zuzendariengan eta bukaera langileetan. Helburua langileei helburuak eta horiek lortzeko jarraibideak adieraztea da.
- Barne komunikazio horizontala: Departamentu desberdinetako pertsonen artekoa da; nahitaezkoa da enpresak ondo funtziona dezan.
3. Antolakuntza Formala eta Informala
Antolakuntza formala: Enpresaren elementu bakoitza dagokion leku egokienean kokatzen duen egitura da.
- Antolakuntza-egitura:
- Funtzioen araberako departamentuen banaketa (adibidez, finantza-departamentua).
- Produktuen araberako departamentuen banaketa (adibidez, botika eta kosmetika produktuak).
- Prozesuen araberakoa (adibidez, tindaketa eta lisaketa departamentuak).
Antolakuntza informala: Zuzendaritzak edo enpresaren antolakuntzak aurrez aurretik ezarri ez dituen erlazio pertsonalen eta sozialen multzoa da.
4. Kudeaketa Funtzioa
Enpresa osatzen duten pertsonek markatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren lanak egitea da.
- Goi-zuzendaritza: Enpresaren goi-karguak. Epe luzera planifikatzen dute eta funtzionamendu orokorra gainbegiratzen dute.
- Maila ertaineko zuzendariak: Departamentu-buruak. Planifikazio orokorraren gauzatzeaz eta kontrolaz arduratzen dira.
- Kudeaketa-maila: Planen gauzatze zuzenaren erantzukizuna duten zuzendariak. Langileei lanak agintzen dizkiete.
Zuzendariaren funtzioak eta estiloa
- Funtzioak: Lan egokiak aukeratu, langileei transmititu, instrukzioak eman eta lan-baldintza egokiak sortu motibazioa sustatzeko.
- Zuzendaritza-estiloa: Autoritarioa, demokratikoa edo mistoa.
5. Kontrol Funtzioa
Planifikazioa egin zenean aurreikusi zen bezala ateratzen ari dela egiaztatzea da. Planifikazioa eta kontrol-funtzioa oso lotuta daude.
Kontrol-etapak:
- Estandarrak markatu: Normaltzat hartzen diren neurriak ezarri.
- Jarduerak neurtu: Jardueraren faseak pausuz pauso aztertu.
- Desbiderapenak zuzendu.
Kontrol teknikoak:
- Auditoria:
- Barne-auditoria: Enpresaren barruan kontrol-mekanismo gisa egiten da.
- Kanpo-auditoria: Enpresatik kanpoko profesional independenteek egiten dutena.
- Aurrekontuaren kontrola: Kostuen eta diru-sarreren arteko erlazioa betetzen dela kontrolatzea.
- Estatistika: Datu historikoak tratatzea, ondorioak atera eta aurreikuspenak egiteko.