Enpresa-ingurunea eta AMIA analisia: Gida osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,76 KB

Enpresa-ingurunea

Makroingurunea

Enpresarako kanpoko faktoreak dira, bere borondatearekin zerikusirik ez dutenak. Enpresek ez dute hura kontrolatzeko ahalmenik eta enpresa guztientzat berdina da. Bertan, PESTEL faktoreak nabarmentzen dira: Politikoak, Ekonomikoak, Soziokulturalak, Teknologikoak, Ekologikoak eta Legalak.

Mikroingurunea

Enpresarekiko ingurune hurbilena da eta bere gainean eragiteko ahalmena izan dezake. Sektoreko enpresa guztiei eragiten die:

  • Bezeroak: Erakundearen ondasunak erosi edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak eta erakundeak.
  • Hornitzaileak: Enpresa hornitzen dutenak; lehengaiak, finantziazioa eta informazioa ematen dituztenak.
  • Lehiakideak: Ondasun eta zerbitzu berdinak edo antzekoak eskaintzen dituzten enpresak, merkatu-kuota bat lortu nahi dutenak.
  • Bitartekariak: Banatzaileak eta txikizkariak.

AMIA azterketa

AMIA analisia ekonomian eta marketinean erabiltzen den prozesu garrantzitsu bat da. Metodologia hau bi zatitan banatzen da: alde batetik, enpresak bere merkatuan duen lehiakortasuna aztertzen du (kanpo-egoera) eta, bestetik, bere barne-ezaugarriak (barne-egoera). Enpresaren egoera erreala ezagutzeko erremintarik erabiliena da.

Kanpo eta barne-egoeraren azterketa

Kanpo-egoeraren azterketa makroinguruneari dagokio eta bi faktore kontrolagaitzez osaturik dago: aukerak eta mehatxuak. Hauek ez daude enpresaren esku, baina garrantzi handia dute marketing plana egoki burutzeko.

Barne-egoera aztertzeaz, berriz, mikroingurunea arduratzen da. Kasu honetan, kontrolagarriak diren bi faktorek determinatzen dute: indarrak eta ahuleziak; enpresaren lana izango da produktuaren indar eta ahuleziak konpetentziarekin alderatzea.

Siglen esanahia
  • Barne-jatorria: Positiboak (indarrak), negatiboak (ahuleziak).
  • Kanpo-jatorria: Positiboak (aukerak), negatiboak (mehatxuak).

Merkatu-segmentazioa

Merkatu zabaleko zatiketa eta definizio-prozesua da, behar, desio eta ezaugarri antzekoak dituzten kontsumitzaile-talde identifikagarri eta homogeneoetan banatzeko.