Ekonomiaren Oinarriak: Kontzeptuak eta Eragileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,18 KB
Beharrak eta Baliabideak
Beharrak: Ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da. Hau da, gabezia-sentimendu batekin lotu daitekeena, baina beti ere asetzeko gogoarekin lotua dagoena. Beraz, gabezia-sentimendua ase nahi ez dugunean, ez dago beharrik.
Lehen eta bigarren mailako beharrak
Lehen mailako beharrak: Ezinbestekotzat jotzen diren beharrak dira, giza izaerarekin oso lotuak daudelako. Eragin zuzena dute biziraupenean eta garapenean. Kultura guztietan 3 dira: janaria, etxebizitza eta arropa. Baina gizartea garatu ahala 2 gehiago gehitzen zaizkio: osasungintza eta hezkuntza.
Bigarren mailako beharrak: Ezinbestekotzat jotzen ez diren beharrak dira. Behar hauek gizarteari ongizatea eta satisfazio-maila areagotzen diote (adb: komunikazioa).
Ondasun, zerbitzu eta baliabideak
Ondasun eta zerbitzuak: Beharrak asetzen dituzten gauza oro da. Behar hauek materialki asetzen baditugu, ondasunak dira. Beraz, ondasunak ukigarriak izango dira eta zerbitzuak uki ezinak.
Baliabide ekonomikoa: Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira.
Ekonomiaren definizioa eta adarrak
Ekonomia eskasia: Pertsonen behar mugagabea asetzeko nahiko baliabide ez izatearen sentsazioa da. Behar mugagabea eta baliabide mugatuen gatazkatik dator.
Ekonomia: Gizakien behar mugagabeak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak kudeatzeaz eta administratzeaz arduratzen den zientzia da.
Mikroekonomia: Ekonomia-eragile bakoitzean (familia, enpresak eta sektore publikoa) banakako portaera eta elkarren arteko erlazioak (merkatua) aztertzen dituen arloa da.
Makroekonomia: Ekonomiaren portaera globala (herrialde osoarena) aztertzen duen arloa da. Portaera global hau aztertzeko adierazle makroekonomikoak erabiltzen ditu (adb: Barne Produktu Gordina (BPG), langabezia-tasa, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI), esportazio eta inportazioak…).
Ekonomia positiboa eta arautzailea
Ekonomia positiboa: Gauzak nolakoak diren aztertzen duen ekonomia mota da; gertaerak deskribatzen ditu. Ez da balorazioetan sartzen (objektiboa) eta errealitatea zer den deskribatzen digu. Adb: "Aurtengo langabezia-tasa %17 izanen da".
Ekonomia arautzailea edo normatiboa: Interpretazioetan oinarritzen den ekonomia mota da (subjektiboa). Gauzak nolakoak izan beharko luketen adierazten digu eta, normalean, erakunde publiko bat izaten da erabakia hartzen duena. Adb: "Langabezia-tasa altua denez, gobernuak laguntza eman behar die enpresei jendea kontratatzeko".
Ekonomia-eragileak eta jarduerak
Ekonomia-eragileak: Ekonomia-erabakiak hartzen dituzten horiek dira.
- Familia: Kontsumitzea eta baliabide ekonomikoak saltzea (enpresei) funtzio nagusitzat duen eragile ekonomikoa da.
- Enpresa: Ondasun eta zerbitzuak ekoiztea eta banatzea, eta baliabide ekonomikoak familiei erostea dira hauen funtzio nagusiak.
- Sektore publikoa: Arautzea eta ongizate-maila areagotzea funtzio nagusi duen eragile ekonomikoa da.
Jarduera ekonomikoak
Ekonomia-jarduera: Baliabide mugatuak erabiliz beharrak asetzea azken helburutzat duen giza jarduera da.
Kontsumoa: Familiek egiten dute. Ondasun eta zerbitzuen kontsumoaren bidez beharrak asetzen dira.
Ekoizpena: Enpresek egiten dute. Baliabide ekonomikoak ondasun eta zerbitzuetan bihurtzen dituen jarduera.
Banaketa: Enpresek egiten dute. Ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko lotura da.
Ekoizpen-faktoreak eta enpresa
Aukera-kostua: Beharrak mugagabeak izanda eta baliabideak mugatuak, zein behar ase eta zein ez aukeratu behar dugu. Aukeratzeak beti dakar zerbaiti uko egitea.
Baliabide ekonomikoak: Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak. Mugatuak dira eta erabilera anitza dute.
Natura-baliabideak: Berriztagarriak (erabili ahala agortzen ez direnak), berriztaezinak (erabili ahala agortzen direnak) eta mistoak (erabili ahala agortzen direnak, baina ustiapen egokia eginez gero berriro ere sortuko direnak).
Lana: Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera (fisikoa eta intelektuala) da.
Kapitala: Giza beharrak zeharka asetzen dituzten elementuak dira (finantza-kapitala eta kapital fisikoa).
Enpresa-ekimena: Zuzendaritza, ilusioa eta gogoa beharrezkoak dira ondasun eta zerbitzuak ekoizteko.
Enpresa motak eta eraginkortasuna
Enpresa: Baliabide ekonomikoetatik abiatuz (T, K, L) eta teknologia jakin bat erabiliz, ondasun eta zerbitzuak ekoizteaz eta banatzeaz arduratzen den ekonomia-eragilea da.
Enpresaren erantzukizun soziala: Enpresak bere jarduera ekonomikoa egiten duenean, ondorio ekonomikoak ez ezik, gizartean eta ingurunean sortzen dituen ondorioak aintzat hartzera konprometitzen den politika da.
Sozietate motak
- Banakako enpresaburua: Lege-erantzukizun mugagabea duen enpresa mota da.
- Sozietate anonimoa: Gutxieneko kapitala 60.000€koa duena.
- Sozietate mugatua: Gutxieneko kapitala 3.000€koa duena.
- Kooperatiba sozietatea: Boto bat kooperatibistako sistema duen sozietatea.
Ekoizpenaren analisia
Efizientzia teknikoa: Ekoizpen-faktore gutxiago erabilita ekoizpen bera lor daitekeenean.
Efizientzia ekonomikoa: Teknikoki efizientea izanik, kosturik merkeena duenean.
Errendimendu marjinal beherakorren legea: Ekoizpen-faktore baten kantitatea handituta ere gainontzekoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldiagoa izango da.
Eskala-ekonomia: Enpresa handiei ekoizpena handitu ahala unitateko kostu osoak murrizteko aukera ematen dien prozesua.