Ekoizpen aukeren muga

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,09 KB

Ekonomia-eskasia pertsonen beharrak asetzeko nahikoa ez izatearen sentsazioa da. Ekonomia gizakiaren beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da. Erabaki bat hartzean aukeratu gabe uzten den hori da aukera-kostua. Dirutan neurtu daiteke, edo beste moduaren batean. Ekonomia deritzo baliabide urriak gizarte bateko kideek behar dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoitzi eta banatzeko nola erabili aztertzen duen zientziari. Aukeren artean erabiligarrirasun edo ongizate handiena sortzen duen aukera hautatzea da ekonomia-
Arrazionaltasuna
. Gizarte-erantzukizun korporatiboa (GEK) enpresek gizarte- eta ingurumen-kezkak borondatez bere egitea da. Sektorea publikoa hauek osatzen dute: administrazioa (Estatukoa, autonomia-erkidegoetakoa eta tokikoa), enpresa publikoa (adibidez, Renfe) eta erakunde autonomiadunek (filiazio politikorik gabeak; esaterako, Giza Segurantza, eta SEPE, lehen INEM zena). Ekonomia-ereduak adierazpen grafiko sinplifikatuak dira, eta errealitate askoz konplexuago baten portaera azaltzeko edo errealitateari buruzko igarpenak egiteko erabiltzen dira.


Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eta banatzeko erabilitako oinarrizko elementuak dira ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak. Errentak ekoizpen-baliabideak bat denbora-aldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den balio edo prezioa adierazten du. Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden baliabideen konbinazioari teknologia esaten zaio. Ekoizpen-aukeren muga (EAM), gizarte batek denbora-aldi jakin batean ekoitzi ahal dituen ondasunen eta zerbitzuen gehienezko kantitatea, ekoizpen-baliabide eta teknologia-ezagutza jakin batzuk erabilita. Gizarte batean, aldi jakin batean ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen balioaren edo errentaren handitzea da ekonomia-hazkundea
. Produktibitatea ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen eta ekoizteko erabilitako faktoreen arteko erlazioa da. Ekonomia-sistema deritzo gizarte batek baliabide urrien bidez beharrak asetzeko eta, aldi berean, baliabideak biztanleriaren artean banatzeko formulak ezartzeko erabiltzen duen moduari. Errenta fluxu zirkularra ekonomia-eragileen arteko loturen multzoa da, eta azaugarru hauek ditu:enpresek errentak ordaintzeko dizkieten familiei, lanaren eta beste ekoizpen-baliabide batzuen truke, eta familiek prezio bat ordaintzen diete enpresei, haiek ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen truke.