Demokrazia eta Totalitarismoak Europan (1918-1939): Faxismoaren Gorakada
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,17 KB
Demokrazia eta Totalitarismoak Europan (1918-1939)
1. Sarrera
Gerra arteko Europa krisialdi ekonomiko, politiko eta sozial betean murgilduta zegoen. Testuinguru horretan, muturreko ideologiak sortu ziren, hala nola faxismoa eta nazismoa.
2. Mendebaldeko Demokraziak eta Estatu Liberalen Krisia Gerra Artean
Egoera ekonomikoak, estatu bakoitzaren barne-arazoek, komunismoaren finkapenak eta faxismoaren sorrerak eta garapenak eragin handia izan zuten.
2.1 Mendebaldeko Europan
Frantzian, Britainia Handian eta AEBn demokrazia aspalditik errotuta zegoen, eta ez zegoen ideologia jakin bati atxikia.
2.2 Ekialdeko Europan
Demokraziak finkatzen hasi ziren, baina estatu totalitarioak agertu ziren. Austro-Hungariar eta Turkiar inperioak desegin ziren. Txekoslovakian, demokrazia garatu zen.
2.3 Mediterraneoko Europan
Erregimen diktatorialak ezarri ziren, adibidez, Portugalen Salazarren diktadura eta Espainian Francorena.
XIX. Mendeko Demokrazia Liberalen Ezaugarriak eta Muturreko Ideologiak Sortzearen Eragileak
- Alderdi politikoen urritasuna: Alderdi hauek talde zehatz baten interesak baino ez zituzten defendatzen.
- Ordezkarien ahulezia: Gizonezkoen sufragio zentsitarioa populazio osora zabaldu zen.
- Diruaren demokrazia: Burgesen ordezkariek euren interesak baino ez zituzten babesten.
- Ekonomia txarrak demokraziaren egiturak ahuldu zituen: Krisialdi ekonomiko, politiko eta soziala gertatu zen.
Langileen alderdiak politikan parte hartzen hasi ziren. Komunistek oposizio politikoa eragin zuten. Langileek gogor egin zioten demokraziari, eskubideak ez defendatzeagatik. Demokrazia ez zen gai izan krisiari aurre egiteko, eta asko sozialismoaren eta totalitarismoaren alde jarri ziren.
3. Faxismoa
Faxismoa demokraziaren eta sozialismoaren aurkako filosofia edo ideologia politiko nazionalista eta muturrekoa da.
3.1 Faxismoaren Ezaugarriak
- Italian sortu zen, 1919an, Mussolinik sortutako erakundearengatik: “Fascil Italiani di Combatimento”.
- Nazionalismoa (muturrekoa eta arrazakerian oinarritua).
- Parlamentuaren eta liberalismoaren aurkakoa.
- Estatu indartsu bakarra.
- Arrazoiarekiko mesfidantza.
- Erabateko buruzagitza: Buruzagia gurtu beharra (Führer, Duce).
- Gizabanakoak estatuaren menpe.
Zergatik Italian? Gerra irabazi arren, ez zitzaizkien agindutako lurrak eman.
3.2 Faxismoa Italian
3.2.1 Gerra Osteko Krisia
Hainbat faktorek eragin zuten faxismoaren gorakadan:
Ekonomian: Gerra amaitzean, langileak mobilizatu ziren bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko: greba-mugimenduak eta lurrak hartzeko mugimendua. Burgesia beldur zen, ez ote zen boltxebismoa edo gizarte-iraultza gertatuko.
Politikan: Konstituzio-monarkiaren egoera ezegonkorra zen. Hainbat alderdi zeuden:
- Alderdi Sozialistak: 1921ean, Italiako Alderdi Komunista bereizi zen.
- Alderdi Popularrak: Pentsamendu politikoan oinarrituta, eta sozialisten aurkakoa.