13. Testua clara campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,77 KB

Aurrean dugun testua
Espainiako bigarren Errepublikako Konstituzioa da, 1931.Urtean egina, Primo de Riveraren diktadura eta gero, hauteskundeetan Errepublikak irabazi Ostean. Honako hau Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan Emandako hitzaldiaren zati bat da.

SAILKAPENA:

Testu motaren Arabera testuak lehenengo mailako informazioa eskaintzen du, hau da, testua HISTORIKOA da gertaera eta egilea garaikidekoak direlako. Edukierara eta Formaren aldetik POLITIKOA da, aldarrikapen bat delako eta eskubide Politiko batzuen aldarrikapena delako.

Testua Madrilen egina dago, Gorte Konstituziogileak bertan elkartzen direlako, 1931ko irailaren 1ean. Garai horretan Espainiako Bigarren errepublika ematen hari zen, Primo de Riveraren diktadura eta gero, hauteskundeetan Errepublikak irabazi ostean. Gorte Konstituziogileak Konstituzio berri bat egiteko bildu egin ziren.

Clara Campoamor egindako hitzaldi bat Da. Clara Campoamor Rodriguezespainiar Politikaria izan zen, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren Bultzatzaile nagusia Espainian,1931nlortu zen Arte

Testu honek helburu PUBLIKOA Du, denontzat egin zen. Testuak hartzen duen eremua NAZIONALEKOA da Nazioko pertsonentzat zuzenduta dagoelako, batez ere Gorte Konstituziogileak Osatzen ziten pertsonentzat.

ANALISIA:

            Emakume Eta gizonen berdintasuna eta emakumeen eskubide politikoa aldarrikatzeko nahia.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Eta emakumearen eskubide politikoa aldarrikatu nahi du (1.Par.). 
Konstituzioak berdintasuna eta emakumearen Eskubideak bermatuko ditu. Gainera herrialde latinoen artean
Espainiakoa izango Da lehenengo konstituzioa emakumeen sufragioa izango duena (2.Par.).

- Argitu beharreko hainbat Kontzeptu daude testua ulertu ahal izateko:

Sufragismoa: Emakumeen boto eskubidearen aldeko mugimendua izan zen XX. Mendean eragin Handia izan zuena. Clara Campoamorrek paper oso garrantzitsua izan zuen Mugimendu honetan.

IRUZKINA:

Espaina 1923-1930 Artean Primo de Riverak burututako diktadura batean bizi izan zen. 1930.Irteko Urtarrilean Primo de Riverak dimititu egin eta erbestera alde egin zuen. Honela Diktadura amaitu egin zen, diktablandari bide emanez. Giro antimonarkikoa egon Zen, errepublikarrak nagusitu egin ziren. Udal hauteskundeak egin ziren 1931 Apirilaren 12 eta bi egunetara emaitzak eman ziren. Emaitzetan alderdi Errepublikarrak irabazi egin zuen eta II.
Errepublika aldarrikatu zen.  

Koalizio errepublikano-sozialistaren Garaipenak hirietan 1931ko apirilaren12an argi utzi zuen monarkiaren babes eza. Errepublikak erronka nagusia Konstituzio berri bat egitea izan zen, bertan berdintasuna, Justizia, askatasuna eta demokrazia jasotzen zituena. Honekin batera, hainbat erreforma proposatu zituzten eta horien artean garrantzia handien izan Zituztenak nekazaritzaren erreforma izan zen, lursail asko landatu gabe Zeudelako, lursail gehienak gutxi batzuen esku zeudelako, eta gosetea Murrizteko, eta erlijio erreforma, bere boterea eta gizartean zeukan eragina Murriztu nahi zutelako.Hala ere Beste erreforma asko zeuden ere, besteak beste, hezkuntza, lan eta armadaren,  erreforma, ordena publikoa berrezartzea eta autonomia Lortzeko arazoa konpontzeko nahia...

1931ko apirilaren 14ko gauean, Niceto Alcalá Zamora Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta Herrialdetik alde egiteko eskatu zion erregeari. Donostiako Itunaren bidez Sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako behin-behineko gobernua: Presidentea Alcalá Zamora eta Gobernua Errepublikanoaren aldeko alderdi Politiko guztietako kidez osatua. Alderdi horiek erdiko klase profesionalen, Behe burgesiaren eta langile sozialisten ordezkariak ziren.

            Errepublikak Izan zituen erronka nagusietariko bat Konstituzio berri bat egitea izan zen. Horretarako Biltzar Konstituziogileak bildu ziren eta horien artean Clara Campoamor zegoen.  Espainian historiako Lehen konstituzio errepublikanoa izan zen. Sozialisten eta ezkerreko Errepublikanoek Errepublika demokratiko eta laiko bat ezartzeko konpromisoa Hartu zuten. Eskubide eta askatasun asko aitortu ziren: emakumeen bozkatzeko Eskubidea, sufragismoa, ezkontza zibila, eta derrigorrezkoa eta lehen hezkuntza Nahitaez eta doan jasotzeko eskubidea. Emakumeek lehenengo aldiz 1933ko Hauteskundetan bozkatu zuten, garai hartan izugarrizko aurrerapena izan zena, Eta Konstituzio berriari ezker gauzatu zena.

Eskubide hauek lortu ahal izateko Clara Campoamorrek garrantzia handia izan zuen. Berak gizonen eta emakumeen Arteko berdintasuna eta emakumearen eskubide politikoa aldarrikatu nahi zituen Testuaren 1. Paragrafoan argi ikusten den moduan. Horregatik, berdintasuna eta Emakumeen eskubideak defendatuko zituen Konstituzio bat bermatu nahi zuen 2. Paragrafoan irakurtzen dugun bezala. Gainera herrialde latinoen artean Espainiakoa izango da lehenengo konstituzioa emakumeen sufragioa izan zuena.

1931ko abenduaren 9an onartutako konstituzioa ez zen indar politiko guztien adostasunez sortu. Eskuin ez-errepublikanoa baztertua geratu zen. Txostenak egin zituztenak eta Testuaren kontrakoak ez ziren behar adina sinatu sentsibilitate politiko Guztientzako moduko konstituzio bat idazteko.

KONKLUSIOA:

Testu honek Garrantzia izan zuen batez ere salto ikaragarria izan zelako. 1931ko Konstituzioa egiterako orduan, testuan aipatzen diren eskubideak kontuan hartu Ziren. Gainera, mundu latinoan lehenengo aldiz emakumeen eskubideak onartu Ziren polemika gutxirekin. Hala ere, Errepublikak arazoak zituen erredakzioan Ez zituelako beharrezkoa zen apoioa eta denek ez zutelako konstituzioa onartu (antierrepublikanoak). 1936ko estatu kolpearekin batera Konstituzioa eta bertan Agertzen ziren eskubideak alde batera utzi zen baina 1978an berriz errekuperatu Ziren.

Entradas relacionadas: