Bigarren Errepublikako Biurteko Erreformista (1931-1933)

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,32 KB

Bigarren Errepublikako Biurteko Erreformista

Azañaren Gobernuaren Eraketa

Konstituzioa onartu ondoren, Alcalá Zamora aukeratu zuten Errepublikako presidente. Hark Azañari agindu zion gobernua osatzeko. Azañak ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten arteko aliantza sortzea erabaki zuen, egonkortasuna lortzeko asmoarekin.

Munduko Krisi Ekonomikoa eta Egoera

1929ko New Yorkeko Crack-ek eragindako krisiak 1933 arte iraun zuen. Nahiz eta Espainian Europako beste herrialde batzuetan baino ondorio txikiagoak izan, Depresio Handiak kanpo-merkataritzari kalte egin zion. Gainera, Espainiak betiko arazo ekonomikoak zituen: inbertsio falta, egitura zaharkituak, etab. Ekonomiak okerrerantz jo zuen.

Erreforma Nagusiak

Erlijio Politika

Helburua Eliza eta Estatua elkarrengandik bereiztea eta Elizak Espainiako gizartean zuen eragina murriztea zen.

Hartutako Neurriak:

  • 1932ko Dibortzioaren Legea (ezkontza erlijiosoa aintzat hartzen ez zuena).
  • 1933ko Erlijio Sinesmen eta Kongregazioen Legea (Estatuak Elizari egiten zizkion ekarpenak bertan behera geratu ziren).
  • Erlijio-ikastetxeak ixteko agindua.

Emaitza: Kleroa eta prentsa katolikoa oso haserre zeuden, jazarpen bat zela uste baitzuten.

Hezkuntza Erreforma eta Kultura Politika

Helburua doako hezkuntza laikoa, denen eskubidea izatea zen.

Neurriak eta Lorpenak:

  • 27.000 eskola baino gehiago eraiki nahi zituzten eta irakasle prestatuak jarri.
  • Ez zuten helburu osoa lortu, baina 13.000 ikastetxe eraiki zituzten.
  • Irakasle kopurua handitu zen, eta hori Errepublikaren lorpen handienetakoa izan zen.

Lan Erreformak

Helburua langileen bizi-baldintzak hobetzea zen, hirietan eta landa-eremuetan, sozialismoa ezartzea bultzatuz. Neurriak Largo Caballerok (sozialista eta Lan ministroa) bultzatutako legeak izan ziren:

  • Lan Kontratuen Legea: Lanaldia, emakumeen eta haurren lana, kontratuen forma, etab. arautzen zituen.
  • Epaimahai Mistoen Legea: Langilez eta nagusiz osatutako epaimahaiak sortzen zituen, haien arteko adiskidetzea helburu zuena.
  • Langile Batzordearen Legea: Sindikatuak arautzen zituena.

Emaitza: Langile batzordeak indartu egin ziren, baina ugazabek gogor egin zuten lege horien kontra.

Autonomia Estatutuak

Konstituzioak autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortzen zuen, estatuaren lurralde-antolaketaren arazoa konpontzeko.

Katalunia

Katalunia izan zen lehena: 1931ko ekainean Nuriako Estatutua plebiszituan onartu zen. Autonomiako erakundeek eskumen esklusibo batzuk lortu zituzten. Beste batzuk Gobernu Zentralaren eta Generalitatearen esku geratu ziren. Autofinantzatzeko ahalmena murriztu zen.

Euskadi

Euskadin, prozesua askoz zailagoa eta konplexuagoa izan zen. Ezker errepublikano-sozialista ez zen bat etorri EAJrekin eta karlistekin, eta estatutu-proiektu askok porrot egin zuten.

Behin betiko proiektuan hiru lurraldeak eta Nafarroa agertzen ziren, baina ez zuen aurrera egin Araban eta Nafarroan ez baitzen onartu. Proiektua bertan behera geratu zen CEDAren gorakadarekin 1933ko hauteskundeetan. Azkenean, 1936ko urrian, Gerra Zibilaren garaian, onartu zuten.