Mintz nuklearra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

MITOKONDRIOAK

Mitokondrioak zelula eukariotoetan dauden organuluak dira,energia kimikoa sortzeaz arduratzen dira


Arnasketa zelularraren bidez lortzen dute energia. ATP sintetasa entzimek parte hartzen duten oxidazio-prozesuaren bidez. Zelula baten mitokondrio multzoari kondrioma esaten zaio. ATP sintetizatu egiten da.

EGITURA: 2 mintzez osatuta dago: Kanpo mintz mitokondriala (lipido geruza bikoitza, leuna mitokondrioa inguratzen) eta barne-mintz mitokondriala (gandor mitokondrial deritzen barne-tolestura asko du). Mintzeko eremua (2 mintzen arteko espazio), Matrize mitokondriala (barneko mintzak inguratzen guen barruko eremua, Dna dago), Erribosoma mitokondrialak, DNA mitokondrialeko molekulak (biribilak, harizpi bikoitzekoak)

NUKLEOA: Nukleoa zelula eukariotoek bakarrik duten egitura da. 2 mintz ditu, eta horri estalki nuklearra deritzo, eta zelularen material genetikoa (DNA) bildueta zitoplasmatik bereizi egiten du. Nukleoloaren barneko inguruneak nukleoplasma izena du. Ingurune horretan daude DNA zuntzak.

Nukleoan egiten da DNAren transkripzioa, RNAren sintezia, eta DNAren erreplikazioa


ESTALKI NUKLEARRA: poroak dituen mintz bikoitza, poroei esker, 2 eremu horien arteko komunikazioa erregulatzen du, eta zitosolean gertatzen diren prozesu metabolikoak nukleoplasman gertatzen direnetik bereizten ditu.

Egitura:


Kanpo mintza: kanpo aldean hainbat erribosoma dauzka erantzita. EEPrekin komunikatuta Eremu pernuklearra: kanpo eta barne mintzaren eremua Barne mintza: mintz proteina batzuk ditu. Lamela nuklearra eratzen dute proteina euskarri gisa Lamela nuklearra: zuntz-proteinaz osatutako geruza lodia, barne-mintzaren azpian kokatuta. Poro nuklear: zulo batzuk dira estalki nuklear osoan sakabanatuta daudenak: Poro nuklearraren konplexua: hainbat proteina motaz osatutako eraztun itxurako egitura Goiko aldea, erribonukleoproteinazko granuluak: 8 proteina osatzenkonikoak osatzen dute



Entradas relacionadas: