Bigarren Inbasioak eta Feudalismoaren Jatorria Erdi Aroan
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,95 KB
1. Bigarren Inbasioak
IX-X. mende artean. Inperio karolingioa desagertzean, Europako botere politikoa ahuldu eta mugak babesteko ahalmenak inbasioen bigarren bolada erraztu zuen.
- Bikingoak: Eskandinaviarrak ziren. Britainiar uharteetan, Frantzia iparraldean eta Italia hegoaldean erresumak sortu zituzten.
- Magyarrak: Europako ekialdean kokatu eta Hungariako erresuma eratu zuten.
- Sarrazenoak: Pirata musulmanak ziren. Izugarri krudelak, segurtasun ezaren eta indarkeriaren sortzaileak.
Inperio karolingioa zatitu zenean, Europa hainbat erresumatan banatu zen. Errege-erreginak oso ahulak ziren eta nekazariek nobleen babesa bilatu zuten.
Babesaren truk, nekazariak nobleen jopu bihurtu ziren.
1.2. Feudalismoaren eskema
Errege → Feudoa → Nobleak → Babesa → Nekazaria
Nekazaria → Zergak/Leialtasuna/Laguntza → Nobleak
2. Errege-erregina ahulak eta Feudalismoa
Inperio karolingioa zatitu ondoren, Europa osoa hainbat erresumatan banatu zen eta erregeak krisian sartu ziren. Nekazariek babes eza eta beraien bizitza arriskuan ikusita, babesa bilatzera nobleengana jo zuten.
2.1. Feudalismoaren sorrera
Babes ezaz feudalismoa sortu zen (gizarte sistema berri bat). Noble bakoitzak bere lurraldeko jabetza lortu zuen, erregearen nagusitasuna onartuz, eta bakoitzak bere baimena izan zezakeen.
2.2. Erregearen boterea
Feudalismo garaian oso botere txikia zuen, armada txikia eta diru iturria zerga batzuetara mugatzen zen.
2.3. Feudoa
Erreserban jaunak berak ustiatzen zituen lurrak zeuden, eta mantsokoak jaunak nekazariei ematen zizkieten lurrak ziren.
3. Estamentuzko gizartea
- Nobleak: Zaldunak eta haien familia.
- Klerikoak: Fraideak eta apaizak.
- Langile gehienak: Nekazariak ziren, eta baita eskulangile eta merkatari batzuk ere.
4. Noblezia
Noble gutxi zeuden. Gehienak nobleen semeak ziren. Gerrarako bizi ziren, beti borrokatzen zeuden eta gerraik zegoenean torneotan entrenatzen ziren.
4.1. Dama nobleak
Ezkondu, seme-alabak eduki eta haiek eziztea zen bere funtsezko einkizuna. Ezkontzak gurasoek hitzartzen zituzten. Ezkongabeak monasterioetan sartzen zituzten, ezin ziren gaztelutik irten eta senarraren mende zeuden.
5. Erlijioa
Aita santua (Klero sekularra eta klero erregularra banatzen dira).
- Klero sekularra: Apezpikuak, aitapepikuak eta apaizak.
- Klero erregularra: Abade nagusia, komentu eta monastegietako nagusiak, fraideak, monjeak eta monjak.
6. Gizartearen laburpena
- Nobleak: Zaldunak eta haren familia.
- Klerikoa: Fraide eta apaizak.
- Langileak: Gehienak nekazariak, baina baderen merkatari eta eskulangileak ere.