Bigarren Errepublika Espainian: Erreformak, Gatazkak eta Gerra Zibilerako Bidea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,54 KB

Bigarren Errepublika (1931-1936): Erreformatik Gerra Zibilera

Aldarrikapena eta Lehen Fasea

2. Errepublikaren aldarrikapena: Primo de Riveraren diktadura amaitu eta oposizioak (alderdi errepublikanoak eta sozialistak) Donostiako ituna sinatu zuen 1930ean. Errepublika aldarrikatu eta erreformak egiteko asmoa agertu zuten. Aznar almirantea gobernuburu izan zen, Alfonso XIII.ak izendatuta. 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, errepublikanoek hiriburuetan irabazi zuten, eta Alfonso XIII erbesteratu zen. Negoziazioak hasi ziren 14an, eta behin-behineko gobernua eratu zen. Alcalá Zamora gobernuburu izan zen, PSOE eta eskuin zentroko alderdiak (errepublikanoen ordezkaritza) barne hartuta.

Konstituziogileak eta Konstituzioa

Helburua errepublika finkatzea eta gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egitea zen. 1931ko ekainaren 28an egin ziren hauteskundeak. Ezkerreko koalizioak (errepublikanoak eta sozialistak) irabazi zuen, nahiz eta EAJ (eusko nazionalista tradizionalista) nagusi izan zen Euskadin. Gorte konstituziogileak uztailaren 14an eratu ziren. Abenduaren 9an Konstituzioa onartu zen. Eztabaida handiak izan ziren erlijioaren, ejertzitoaren, sufragioaren eta autonomiaren inguruan. Konstituzioak izaera ezkertiarra, demokratikoa, aurrerakoia, deszentralizatua eta laikoa zuen. Emakumeek (23 urtetik gorakoek) botoa izan zuten, eta gizabanakoen eskubideak eta eskubide politikoak aitortu ziren. Erregimen parlamentarioa nagusi zen, eta presidentea Kongresuak hautatzen zuen 6 urterako, bi aldiz berrhautatu zitekeena. Ganbera bakarra zegoen, eta eskualdeetako autonomia aitortu zen.

Azaña Gobernua eta Erreformak

Zamora errepublikanoa presidente izan zen eta Manuel Azaña gobernuburu (sozialistak lehen aldiz gobernuan). Bi urteko erreformak nahi zituzten, atzerapen historikoa gainditzeko. Hezkuntzan: eskolak zabaldu, irakasleen soldata igo, plan berria ikasleentzat, eta Elizaren monopolioa kendu. Militarrean: eragin handiegia zuten militarrak murriztu, Juridikzioen Legea indargabetu, Zaragozako akademia itxi, mailaz igotzeko sistema aldatu eta Afrikako Guardia Zibila mantendu, Oldarreko Guardia sortu zen. Lanean: Largo Caballero ministroak gatazkak baretzeko epaimahai mistoak sortu zituen. Nekazaritzan: arazo handiena latifundioak ziren. 1932ko irailaren 9an Nekazaritzaren Berrikuntzaren Oinarrien Legea onartu zen, jabetza kentzea ahalbidetzen zuena kalte-ordain baten truke. Burokrazia, gobernu diru gutxi eta lur-abe handien kontra egin zuen. Erlijioa: eztabaida handiak izan ziren elizaren eragina kentzeko. Diborzioa, eskontza zibila eta Jesuiten ordena desegitea aldarrikatu ziren, eta istilu antiklerikalak izan ziren.

Autonomia Estatutuak

Autonomia estatutuak: Konstituzioak Estatuaren barruan autonomia aitortzen zuen. Katalunia 1932ko apirilaren 14an Francesc Macià ezkerreko errepublikanoen buruarekin autonomia lortu zuen, Gorteek 1932ko irailaren 9an onartu zuten. Euskadiko foru aldundiak estatutu proiektu bat aurkeztu zuten, baina gorteek atzerakoitzat jo zuten eta ez zuten onartu 1932an. Zirriborro bat onartu zuten 1936an, Nafarroak ez zuen parte hartu. Galizian udaletxeek proiektua onartu zuten 1932an, eta 1936an plebiszito batean onartu zen.

Azañaren Gobernuaren Krisia

Ekonomia krisia, langabezia handitzea eta nazioarteko krisia gertatu ziren. Esportazioak moteldu ziren eta CNT eta UGT sindikatuek greba orokorrak eta iraultza saiakerak egin zituzten, Arnedo eta Casas Viejas bezalako istiluak izan ziren. PSOE gobernutik aldendu zen eta Azaña dimisioa eman zuen. Eskuineko koalizioa agertu zen. 1933ko azaroaren 11n hauteskunde orokorrak egin ziren, emakumeekin, eta eskuineko alderdiek (CEDA) irabazi zuten. CEDA 1933-1935 bitartean gobernuan egon zen, erreformak moteldu zituen. 1934ko urriaren 10ean, ezkerreko alderdiek, UGTk eta CNTk greba orokor iraultzailea deitu zuten Asturiasen eta Katalunian. Espainia bi aldetan banatu zen. 1936ko otsailaren 16an azken hauteskundeak egin ziren eta Frente Popularrak irabazi zuen, erreformak abian jartzeko.

Errepublikaren Krisia eta Gerra Zibilaren Aurrekariak

Frente Popularraren gobernuan indarkeria politikoa handitu zen (bi hilketa politiko), gizarte desorekak, konspirazioak eta errepublikaren aurkako erasoak. Nazioarteko egoera politikoa eta ekonomikoa zailtzen ari zen, oligarkiak muturreko aukerak mesfidantzaz ikusten zituzten, eta bizitza politikoa polarizatu zen. Hori guztia Gerra Zibilean eta diktaduran amaitu zen.