Aro Modernoa: Europako gizartea, ekonomia eta kultura
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,83 KB
Aro Modernoa
Aro modernoa: Amerikaren aurkikuntza eta garai modernoen hasiera gizarte-, ekonomi-, kultura- eta erlijio-mailan gertatu ziren aldaketen ondorioa izan ziren.
Antzinako erregimena
Antzinako erregimen nagusia:
- Hainbat eskubide zituzten estamentuek osatutako egitura soziala; gizarte estamentala deiturikoa.
- Absolutismoa: errege erreginek botere absolutua zuten.
- Nekazaritzan oinarritutako ekonomi sistema; nekazari ugarik lantzen zituzten lurren jabeak.
Estatu modernoen sorrera
Erdi aroko krisialdiaren amaiera
Erdi aroko krisialdiaren amaiera: XIV. mendean krisi ekonomiko eta sozial larria jasan zuen Europak. XV. mendeko bigarren erdian egoera oneratzen joan zen.
- Hazkunde demografiko geldia: Izurrite beltza desagertu eta uzta onak biltzen hasi ziren.
- Merkataritzaren goraldia: merkataritza-jarduerak oparoagoak izan ziren.
- Hirien susperraldia: eskulangintza eta merkataritzari esker hiriak bizi berritu egin ziren.
Monarkia autoritarioa
Monarkia autoritarioa — estatu modernoen jatorria: Monarkia autoritarioan erregeak botere osoa du. Monarkiak bere boterea sendotzeko erabili zituen baliabide nagusiak:
- Burokrazia: erregearen izenean justizia administratzea.
- Armada iraunkorra: soldadu profesionalez osatuta zegoena.
- Diplomazia: enbaxadoreek monarkiaren interesak defendatzen zituzten.
Europako potentziak (XV eta XVI mendeetan)
Hispaniar monarkia potentzia politiko eta ekonomiko gisa gailendu zen XVI. mendeko Europan eta gatazka ugari izan zituen.
Aurkikuntza geografikoak
Aurkikuntza geografikoak: Erdi aroan europarrek uste zuten mundua amildegi sakonez osatutako plataforma bat zela, baina XV. mendetik aurrera hori ere aldatu zen.
Esplorazioen arrazoiak
Esplorazioen arrazoiak: lurralde ezezagunak aurkitu eta merkataritza bide berriak bilatzeko beharra izan zen.
- Merkataritza bide berriak aurkitu beharra.
- Nabigazioaren alorretako hobekuntzak.
- Errenazimentuko eta bestelako pentsamolde berrien eragina.
Bi merkataritza bide handi
- Portugal izan zen ekialderanzko bide berri bat urratu zuen lehen erresuma.
- Gaztelak babesa eman zion Kristobal Kolon nabigatzaileari ekialdera joateko.
Aurkikuntzen ondorioak
- Lurra esferikoa dela frogatu zen.
- Europarrak zibilizatze lanak egiten hasi ziren (eta kolonizazio-prozesuak abiatu ziren).
- Inperio kolonial handiak sortu ziren.
- Atlantikoa nazioarteko merkataritzaren gune nagusi bihurtu zen.
Humanismoa eta erlijio erreformak
Humanismoa: XV. eta XVI. mendetan Europako eskualde aberats eta aurreratuetan pentsamendu joera berritzaile bat hedatu zen.
Garrantzitsuenak:
- Gizakiaren balioa nabarmentzen zen: gizakia unibertsoaren erdigunea eta naturako izaki goren gisa aurkezten zen. Jainkoa ez zen beti epaile zorrotza; gizakiaren duintasuna azpimarratzen zen.
- Antzinate klasikoko ideiak, kultura eta arte birgaitu ziren.
- Fedea eta jakintza bereizi egin ziren; jakintza humanistaren oinarria metodo kritiko eta esperimentalagoa zen.
- Inprenta asmatu zenean liburuen kopiak ugaritu ziren.
Erreformak
Erreformak: Aita Santuarekin gatazkak izan ziren eta eliza protestante berriak sortu ziren.
- Luteranismoa: Martin Luther fraideak erreforma-mugimendua abiatu zuen.
- Kalbinismoa: Joan Kalbinek (Jean Calvin) Lutherren ideiak zabaldu zituen, batez ere Frantzian eta Herbehereetan eragin handia izan zuen.
- Anglikanismoa: Ingalaterran, Henrike VIII.ak eliza katolikotik haustura eragin zuen eta Anglikanismoa sortu zen.
Kontrarreforma
Kontrarreforma: Erreformen eraginez sorturiko krisiari erantzunez, Eliza katolikoak eraberritze-mugimendu bat abian jarri zuen.
Errenazimendua kulturan
Pentsamolde berria: Humanismoa mugimendu intelektual berritzailea izan zen. Heterogeneotasun handiz, pentsalari haiek gai eta interes askotarikoen inguruan gogoeta egin zuten.
- Gizartea: Humanisten idealak gizakien arteko bakea eta elkar ulertzea azpimarratzen zituen. Thomas More-k gizaki ideal baten irudikapena egin zuen.
- Hezkuntza: Humanistek hezkuntza-programak eraldatzea proposatzen zuten, gizakiaren duintasuna oinarri hartuta.
- Erlijioa: Jainkoa gizakiak babesten eta barkatzen dituen aita errukior gisa irudikatu zen.
Berrikuntza zientifiko eta teknikoak
Berrikuntza zientifikoak: Humanismoak eta Errenazimentuak zientziaren eta teknikaren garapenean lagundu zuten.
- Leonardo da Vinci: italiar jakintsu eta artista, hainbat esparrutan nabarmendu zen.
- Nikolas Koperniko: astronomo poloniarrak teoria heliozentrikoa proposatu zuen.
- Andres Vesaliok: giza gorputzaren anatomia ikertu zuen eta funtsezko aurkikuntzak egin zituen.
Monarkia absolutistak
XVII. mendean Europako hainbat monarkiak euren boterea areagotu zuten eta monarkia absolutista estatu egiturarekin lotu zen. Lehentasunezkoa ziren luxuzko gorteak eta aginte zentralizatua.
Frantzia — Luis XIV.ren garaia
Frantzia: Luis XIV.ren garaian bere agintaldia monarkia absolutistaren adibide nabarmena izan zen. Luis XIV.ak gobernu zuzena ezarri zuen eta gatazka etengabeak izan zituen aldamenean zeuden herrialdeekin.
Europa XVIII. mendean — hazkunde demografikoa
Landutako lurren azalera handitu izanaren ondorioz, artoaren eta patataren erabilera hedatu zen eta garraiobideak hobetu ziren. Horrela, gosetea murriztu eta heriotza-tasa jaitsi zen.
Medikuntzan eta higienean aurrerapen handiak izan ziren eta neurri sanitario zorrotzagoak hartu ziren. Hiriak izugarri gehitu ziren eta nekazarien exodoa hasi zen.
Krisialdi demografikoa eta gainbehera ekonomikoa
XVII. mendea merkantilismoaren mendea izan zen. Garai horretan, nazio baten aberastasuna bildutako metal preziatuetan neurtzen zen eta estatuek esportazioen balioa inportazioena baino handiagoa izatea bilatzen zuten. Kolonietan merkataritza-itun deituriko sistema ezarri zen.
Despotismo ilustratuaren mendea
XVIII. mendea Argien mendea edo Ilustrazioaren mendea izan zen. Politikaren esparruan, ilustrazioaren pentsalari gehienak absolutismoaren aurka zeuden baina aldi berean administrazioaren hobekuntza eta neurri errefomatzaileak proposatu zituzten; gobernu absolutu barruan egon arren, zuzenbidea eta gizartearen ongizatea hobetu nahi zituzten.