Langile mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923): Errestaurazioa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,67 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak Errestaurazioaren garaian (1890-1923) langile mugimenduaren eta euskal nazionalismoaren garapena azaltzen du. Ekonomia industrializazioak sortutako proletargoaren antolaketa, anarkismoaren eta sozialismoaren eragina eta UGTren papera jorratzen ditu. Nazionalismoaren jatorria, Sabino Arana, EAJ eta erregimen liberalaren aurkako joera ere azaltzen ditu.
Puntos clave
- Errestaurazioak (Alfontso XII.a) egonkortasun politikoa ekarri zuen eta industriaren garapena bultzatu zuen, batez ere Euskadiko siderurgian eta Kataluniako oihalgintzan.
- Industrializazioak burgesia industriala eta proletargoa sortu zituen; azken hau langile mugimenduaren oinarria izan zen.
- Espainian anarkismoak nagusitu zen Andaluziako jornalarien eta Kataluniako proletargoaren artean; sozialismoak Bizkaian hazkunde handia izan zuen.
- UGT sindikatuak hobekuntzak eskatu zituen (soldatak eta lan-baldintzak); Primo de Riveraren diktaduran sozialismoa legez kanpo ez zegoen, anarkismoa bai.
- Euskal nazionalismoa XIX. mendearen amaieran sortu zen, Sabino Aranak sistematizatu zuen eta foru-zaletasunean oinarritzen zen.
- EAJ alderdia sortu zen, eta lehen Batzokia Bilbon ireki zen; alderdia Errepublikara arte alderdi klerikal-eskuindar gisa iraun zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Prozesu hau Errestaurazio garaian kokatzen da. Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta Errepublika finkatzea ezerezean gelditu ondoren, Borboien monarkia berrezarri zen, Alfontso XII.a buru zela. Esperientzia iraultzaileak zer ekarri zuen ikusirik, gizarte eta politikako sektore asko haren alde jarri ziren, eta beste askok pasiboki onartu zuten; herriak gerrak amaitzea eta egonkortasuna nahi baitzuen. Horrela hasi zen Errestaurazioa, zeinaren helburu nagusia alderdi politikoen arteko oreka eta batasuna lortzea zen.
1. Langile Mugimendua (LM)
Indarra hartzen joan zen Seiurteko Iraultzailean, ekintzen bidez, sistemari oposizioa eginez. Errestaurazioaren egonkortasun politikoak ekonomiaren hazkundea eta industriaren garapena ekarri zituen; batez ere, Euskadiko siderurgian eta Kataluniako oihalgintzan. Egitura ekonomikoaren aldaketak, aurrez aurre egongo ziren bi talde sortzea eragin zuen: burgesia industriala eta proletargoa. Azken horrek osatuko zuen LM, euren eskubideak defendatuz; izan ere, lan- eta bizi-baldintzak oso kaskarrak ziren eta euren parte-hartze politikoa nulua. Egoera horri irtenbide bat emateko, ekimen bateratuak egiten hasi ziren: grebak, mitinak...
Sasoi honetan, LMak garapen handia izan zuen eta burgesia eta enpresaburuak izutu zituen; ordena tradizionala eta euren interes ekonomikoak kaltetzen zituelako. Bi ideologia politikok bideratu zituzten LMaren eskaerak: anarkismoak eta sozialismoak. Espainian, anarkismoa nagusitu zen Andaluziako jornalarien eta Kataluniako proletargoaren artean. Anarkismoaren eta sozialismoaren arteko harremanak ez ziren onak, desberdintasun ideologiko handiak zituztelako.
Euskal Herriari dagokionez, industrializazioak immigranteen etorrera bultzatu zuen, proletargoaren eta jabeen arteko harremanak aldatuz. Meategietako bizi- eta lan-baldintza gogorrek langile asko mobilizatzea eragin zuten; aldi berean, UGT sindikatuaren bidez antolatzen hasi ziren hobekuntzak eskatzeko: soldatak igotzea eta lan-baldintzak hobetzea. Sozialismoak hazkunde azkarra izan zuen Bizkaian, batez ere, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean eta industriaguneetan.
Primo de Riveraren diktadurarekin sozialismoa ez zen ilegalizatu, bai, ordea, anarkismoa; UGTren kolaborazionismoak erregimenarekin lagundu zuen bere garapenean; horrela, II. Errepublikan ezkerreko alderdi garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte.
2. Mugimendu Nazionalistak
XIX. mendearen amaieran sortu ziren periferian, herri guztiak batu nahi zituen erregimen liberalaren kontra. Sabino Aranak, familia karlista batetik zetorrenak, sistematizatu zuen ideologia hau, aurrekari batzuk kontuan hartuz:
- Aita Larramendiren literatura mitikoa zein foruzale-erromantikoa.
- Intelektual batzuen formulazioak, euskal estatu baten aukera defendatuz.
Foru-zaletasunean nazionalismoaren oinarria dagoela esan daiteke. Industriaren garapenak nazionalismoa bultzatu zuen:
- Burgesiak Kontzertu Ekonomikoaren alde egin zuen, Foruen azken aztarna.
Euskararen eta euskal ohituren defentsan oinarritzen zen, ideologia arrotzak baztertuz, sozialismoa esaterako. Leloa “Jaungoikoa eta Lege Zaharra” zen, independentziaren alde eginez, horrela laizismotik, industrializaziotik... babesteko. EAJ alderdia sortu zuen, baita lehenengo Batzokia ere Bilbon.
Errepublikara arte aldaketarik gabe iraun zuen, hau da, EAJk alderdi klerikal-eskuindar gisa iraun zuen, nahiz eta aipatutako bi joerak egon:
- Moderatuak.
- Ortodoxia sabindarraren aldekoak, independentistak.
Primo de Riveraren diktaduran, euskal nazionalismoa kultura, kirol eta horrelako ekintzetara bideratu zen, helburu politikoak baztertu behar baitzituzten.
Preguntas frecuentes
Zer izan zen Errestaurazioaren helburu nagusia?
Errestaurazioaren helburu nagusia alderdi politikoen arteko oreka eta batasuna lortzea zen. Horretarako, gerrak amaitzea eta egonkortasuna bilatu zen.
Nork osatu zuen langile mugimendua?
Langile mugimendua proletargoak osatu zuen, industrializazioaren ondorioz sortutako langileek. Euren lan- eta bizi-baldintza kaskarrak zirela-eta, eskubideak defendatzen hasi ziren grebak eta mitinak erabiliz.
Zein izan zen Sabino Aranaren eragina euskal nazionalismoan?
Sabino Aranak euskal nazionalismoaren ideologia sistematizatu zuen, Aita Larramendiren literatura eta foru-zaletasunean oinarrituz. Euskararen eta euskal ohituren defentsa izan zuen oinarri.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.