Bigarren Mundu Gerraren Amaiera eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,63 KB
Aliatuen garaipena Europan
Mussolini agintetik kendu eta atxilotu zuten. Alemaniako armadak Italiako iparraldea okupatu zuen eta, Mussolini askatu ostean, estatu faxista berri bat eratu zuen iparraldean. Aliatuekin bat egin ondoren, Italiako gobernuak gerra deklaratu zion Alemaniari. Aliatuek penintsulan aurrera egin zuten, Alemaniako tropek kapitulatu zuten arte, 1945eko apirilean. Mussolini gerrako azken egunetan atxilotu eta hil zuten.
Ekialdeko frontea eta Berlinen erorketa
Stalingradeko Guduaren ondoren, Errusiak aurrera egin eta Errumania, Bulgaria, Polonia, Hungaria, Eslovakia eta Austria askatu zituen, 1944tik 1945era. Aldi berean, aske ziren Frantzia eta Belgika. Hitlerrek eta haren kolaboratzaile batzuek beren buruaz beste egin zuten; Errusiako armada Berlinen sartu zen, eta 1945eko maiatzaren 7an sinatu zuen Alemaniak kapitulazioa.
Aliatuen garaipena Ozeano Barean
Estatu Batuetako tropek Ozeano Bareko zenbait uharte okupatu zituzten, eta Japoniako hirien aurkako bonbardaketak ugaldu egin ziren. Harry Trumanek arma berri eta hilgarri bat baliatzea erabaki zuen, bonba atomikoa, gerra ahalik eta lasterren amaitzeko. Japoniak errendizioa sinatu zuen MacArthur iparramerikar jeneralaren aurrean. Hirohito enperadoreak monarkia konstituzionala onartu behar izan zuen, eta Estatu Batuetako armada uhartean egotea onartu zuen. Halaxe amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Gerraren ondorioak eta balantzea
Estatu ugarik hartu zuten parte gatazkan. Borrokaldiak hainbat kontinentetan izan ziren aldi berean: Europan, Afrikan eta Asian. Gerraren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:
- Herritar zibilak: Gerran nahasirik egon ziren zuzenean. Sarraskitu egin zituzten etsaia adoregabetzeko; Erresistentzian esku hartu zuten, alemanen okupazioaren aurkako erakunde zibilean; eta emakumeek atzegoardian jardun zuten, gerra-industriako eta zerbitzuetako enplegatu gisa.
- Taktika militarrak: Taktikak aldatu egin ziren (esaterako, tximista-gerra erabiltzen hasi ziren), eta arma berriak asmatu eta landu ziren: tankeak, hegazkinak, itsaspekoak eta gerraontziak.
- Gerra ekonomikoa: Ekonomia interes militarren mende jarri zen. Ezinbestekoa zen armak fabrikatzea, energia ekoiztea eta komunikazio-bideak eraikitzea; era berean, ezinbestekoa zen etsaiaren azpiegiturak suntsitzea.
- Gerra zientifikoa: Garaipen militarrak aurrerapen zientifiko eta teknikoei loturik etorri ziren (adibidez, medikuntzako aurrerapenak).
- Gerra ideologikoa: Propaganda erabili zen aberri-sentimenduak manipulatzeko.
Ondorio ekonomikoak
Estatu Batuek, aldiz, ekonomia indartu zuten, bonbardaketa masiborik jasan ez zutelako eta fabrikei zein azpiegiturei beren horretan eutsi ahal izan zietelako. Egoera hartan, beren produktuak saldu ahal izan zizkieten beste herrialde batzuei, Europaren berreraikuntzan zuzenean esku hartuz. Europak, hala, betiko galdu zuen mundu-mailako nagusitasuna, Estatu Batuen mesederako.
Ondorio moralak
Hilketa masibo izugarriek arrasto sakona utzi zuten gerra pairatu zuten pertsonen kontzientzian, zibilak izan edo militarrak izan. Nazien suntsipen-esparruetako izugarrikeriak agerian gelditu zirenean, gizadiaren aurkako krimen kontzeptua asmatu zen. Nurenbergeko auzian, nazioarteko auzitegi batek epaitu zituen buruzagi nazi nagusiak. Gerra-krimeengatik eta genozidioarengatik egindako lehenengo epaiketa izan zen hura.