Berpizkundea eta Descartes: ezaugarriak eta metodoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 9,77 KB

Berpizkundea: ezaugarri orokorrak

Berpizkundea. Ezaugarri orokorrak:

  • XV eta XVI. mendeetan Mendebaldeko Europan gertatutako mugimendu kultural zabal bati emandako izena: florentzian hasi zen eta handik Europan zehar hedatu zen.
  • Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko zubia izan zen, lehenengoarekiko haustura eta jarraipen elementuak izan zituena.
  • Berpizkundearen emaitza nagusiak arteen alorrean aurkitzen dira, baina natura eta giza zientzien arloetan ere fruitu garrantzitsuak eman zituen.
  • Garaiko gizartea astindu zuten hainbat aurkikuntza, asmakuntza eta gertakari eman ziren garaia:
    • Kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren.
    • Inprimatzeko makinak.
    • Astronomia modernoa.
    • Bolbora eta ipar orratza.
    • Mendebaldeko kristautasunaren zisma.
    • Aljebra.
    • Anatomia ikerketak.
    • Estatu nazioen sorrera.
  • Sistema eskolastikoaren iraupena: Garaiko eskola eta unibertsitateetan eskolastikak iraun zuen; sistema horretan ikasi zuen Descartesek La Flèche.
  • Eskolastika krisi sakonean zegoen: nominalistak (Gilen Ockham) vs errealistak (Tomas Akinokoa).
  • Eskolastizismoaren ezaugarriak:
    • Arrazoimenaren eta agerkundearen arteko adostasuna.
    • Filosofia teologiaren menpe zegoen.
    • Helburua ez zen gertakari berriak ezagutzea, baizik eta filosofia klasikoa eta agerkunde kristaua bateratzea.
    • Filosofiaren batasuna (latinez; jakintza adar guztiak filosofiaren parte ziren).

Berpizkundearen antropozentrismoa eta humanismoa

  • Antzinateko jakintzen berreskurapena.
  • Antropozentrismoa: gizakia izan zen kezka filosofikoen erdigunea.
  • Humanismoa: giza balioen eta giza indibidualtasunaren goraipamena; giza askatasunaren aldarrikapena.
  • Natura ikertzeko interesa, natura bera behatuz — zientzia-iraultzari ateak zabaldu zizkiona.

Berpizkundeko filosofo eta humanista batzuk

  • Erasmo Rotterdamgoa: gizakiaren askatasuna aldarrikatu zuen.
  • Martin Lutero: Erromako ustelkeria salatu zuen.
  • Nikolas Makiavelo: gobernuaren mekanika aztertu zuen.
  • Tomas Moro: Utopia bat proposatu zuen.
  • Giordano Bruno: panteista eta inkisizioaren biktima.

INTUIZIOA

Intuizioa: Descartesen arabera adimenak edo arrazoimenak, arrazoibidea edota esperientzia erabili gabe, ezagutzeko ahalmena du.

  • Descartesek arrazoizko intuizioa (arrazoimenaren erabileran bakarrik oinarritzen dena) eta intuizio sentigarria (zentzumenen bidez eskuratzen dena) bereizten zituen.
  • Zalantza gabeko egiak arrazoizko intuizioaren bidez bakarrik eskura daitezke.
  • Geometriaren axiomen egia intuizio bidez atzematen da; hauek izatez demostraezinak baitira (osotasuna zatiak baino handiagoa da).
  • Axiomen ondoren ageri diren teoremak dedukzio bidez ezagutzen dira.
  • Metodoaren lehen arauak intuizioa eskatzen du.
  • Zalantza gabeko lehen egia intuizio bidez lortzen da.

DEDUKZIOA

  • Ziurtasunez ezagutzen diren gertakari batzuetatik egiten den inferentzia beharrezkoa da.
  • Dedukzioa intuizioa eta gero ematen da: intuizioz eskuratutako egietatik egia berriak inferitzen dira.
  • Dedukzioa beharrezkoa da, intuizioz eskura daitekeen egia kopurua oso mugatua baita.

INTUIZIOA ETA DEDUKZIOA

  • Intuizioa (In): dedukzioa baino lehen. Lehen egiak horrela eskuratzen dira. Jarduera sinplea, bapatekoa. Orainaldiko ebidentzia ematen du.
  • Dedukzioa (De): intuizioaren atzetik doa. Arrazoimenaren mugimendu edo segida. Oroimenaren menpe dago; ziurtasuna oroimenetik hartzen du.

ANALISIA

  • Kontzeptu edo fenomeno bat bere osagaietan zatitu eta horiei erreparatuz aztertzea. Honen kontrakoa sintesia da.
  • Ebidentzia eta, ondorioz, intuizioa eduki ahal izateko egin beharrekoa.
  • Ebidentzia ideia bakunekin bakarrik eman baitaiteke.

SINTESIA

  • Analisiaren kontrakoa: osagaiak (zatiak) bilduz osotasuna eratzen du.
  • Sintesiak osatzeko dedukzioa erabili behar da, emandako egia batzuetatik beste batzuetara igaroz.

ARRAZIONALISMOA

Esanahia:

  • Ezagutzaren iturri bakartzat arrazoimena bakarrik onartzen dutenen doktrina.
  • Hemen fedea eta agerkundea baztertzen dira; eskolastizismoaren aurka.

Ezaugarriak:

  • Arrazoimenarekiko erabateko konfiantza eta arrazoimenaren autosufizientzia.
  • Ezagutza ziurretara iristeko arrazoimenaz bakarrik fida gaitezkeela erakusten dute.
  • Arrazoimenaren bidez den-dena ezagutzera irits daitekeela uste dute.
  • Autoritateekiko menekotasunaren kontra daude.
  • Arrazoimenak baditu, hasieratik, jatorrizkoak diren ideiak — edozein esperientzia izan aurretik.
  • Ideia horietatik abiatuta, dedukzioz, dena ezagutzera irits daitekeela diote.
  • Matematika jakintza guztien eredutzat hartzen dute; erabateko ziurtasuna eskaintzen duela uste dute.
  • Arrazoimenean bakarrik oinarritzen dira; dedukzioa erabiltzen dute.
  • Unibertsoa ulertzeko mekanizazioaz baliatu ziren gehienak.

Metodoa: jatorria eta beharra

Metodoa. Jatorria eta beharra:

  • Zientziek filosofiatik hartzen zituzten haien hastapenak.
  • Descartesen garaian metafisikak ez zuen inolako ziurtasunik eskaintzen; dena zen eztabaidagarria.
  • Eskolastikaren krisia.
  • Jakintzen sistema oinarri sendoen gainean finkatu ahal izateko, metodo bat behar zuela pentsatu zuen Descartesek.

Arrazoimenaz bakarrik fida gaitezke

  • Zalantzarik gabeko ezagutzetara iristeko arrazoimenari bakarrik egin behar zaio kasu.
  • Arrazoimena = ondo juzkatzeko eta egia faltsutik bereizteko ahalmena: gizaki guztiengan berdina.
  • Baina, zergatik ez gara denok ondorio berdinetara iristen? Pentsamenduak bide desberdinetatik zuzendu ditugulako, gauza desberdinak kontuan hartuz.
  • Adimena edukitzea bezain garrantzitsua da hura ondo erabiltzea. Hortik metodoaren premia: arrazoimena egiazko ezagutzetara gidatzeko.

Descartesen metodoaren nolakotasunak

  • Erregela errazak.
  • Faltsua egiazkotzat hartzea ezinezkoa egiten dutenak.
  • Arrazoiaren indarrak xahutu gabe.
  • Zientzia aurrera daramatenak.
  • Descartesek jarraitzeko erraza zen metodoa nahi zuen: logika eta matematikakoak korapilatsuegiak ziren.
  • Berak proposatutakoak lau erregela baino ez ziren.

Zalantzaren beharra eta prozesua

  • Descartesek jakintza sistema oinarri finkoen gainean berreraiki nahi zuen.
  • Oinarri horiek bere gogamenean bilatuko ditu, bertan dituen ideiak zorrozki aztertuz.
  • Erabateko ziurtasuna bilatzen duenez, zalantzarik txikiena eragiten dioten ideia guztiak baztertuko ditu, faltsuak balira bezala: ideia bat baztertzeak ez du esan nahi hura faltsua dela, zalantza gabekoa ez dela baizik.
  • Zalantza prozesua zenbat eta gogorragoa, orduan eta zalantza gabekoagoa hura gainditzen duen egia izango da.

Zalantza cartesiarraren urratsak

  1. Zentzumenenen bidez eskuratutako ideiak:
    • Hainbatetan zentzumenek engainatu gaituzte.
    • Ez dira fidagarriak.
    • Zentzumenen bidez eskuratutako ideia guztiak baztertuko ditugu.
  2. Arrazoiketen emaitzak:
    • Arrazoitzean oker gaitezke, gairik errazenetan ere.
    • Hortaz, arrazoituz eskuratutako ideia guztiak baztertuko ditugu.
  3. Dena amets bat balitz?:
    • Batzuetan oso erreal diruditen ametsak ditugu.
    • Dena amets bat, eldarnio bat, balitz?
  4. Jeinu gaiztoaren hipotesia:
    • Jeinu ahaltsu eta gaizto batek engainatu nahi bagintu?
    • Ezagutza guztiak zalantzan utzi beharko genituzke?

Zalantza cartesiarraren ezaugarriak

  • Unibertsala: gogamenean dauden eduki guztiei aplikatzen zaie; ezer ez dago libratua zalantzaren iragazkitik.
  • Metodikoa: zalantza egia ziurra lortzeko baliabidea da; ez da eszeptikoen zalantza bezalakoa (amaiera), baizik eta abiapuntua.
  • Teoretikoa: zalantza ezagutza teorikoen eremuan aplikatzen da; eremu praktikoan edo etikoan ez da aplikatzen, bizitzen jarraitu behar baita.

Zalantzaren emaitza: zalantza gabeko lehen egia (cogito)

  • Zalantzaren galbahetik ezer ez zela onik aterako zirudienean, ezerk astindu ezin dezakeen ziurtasun bat ageri da.
  • Pentsatzen dut, beraz banaiz. Descartes bila zebilen zalantza gabeko lehen egia hori da: eraiki nahi duen jakintza sistemaren lehen oinarria.

Lehen egiaren analisia eta ziurtasun-irizpidea

Lehen egiaren elementuak:

  • Pentsatzea: gogamenaren edozein jarduera izendatzen du: zalantza egin, sentitu, baieztatu, ukatu, etab.
  • Existitzea: barnetik ateratzen den ebidentzia bat da. Ezin da pentsatu izan gabe. Ez du inplikazio biologikorik.

Lehen egiaren ezaugarriak:

  • Adimenezko intuizio bat da; ez silogismo edo inferentzia bat.
  • Ideia argia eta bereizia:
    • Argia: adi dagoen gogamenari agertzen zaiona.
    • Bereizia: argia eta zehatza izateaz gain, gainontzekoetatik bereizten dena.
  • Aldaezina: ez dago ezer hau zalantzan jar dezakeenik. Jakintza sistema berria eraikitzeko behar diren ezaugarri guztiak ditu.

Ziurtasun irizpidearen dedukzioa: zalantza gabeko lehen egia horri buruz gogoeta eginez, Descartesek ondorengo egiak identifikatzeko irizpidea aurkitzen du: argiak eta bereiziak diren ideia guztiak egiazkoak dira, zalantza gabe.