Kanten Kritizismoa eta Descartesen Arrazionalismoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,74 KB
Kanten Kritizismoa
Kanten kezka nagusia gizakia da, eta gizakia bera zer den aztertzeko, funtsezko hiru galdera egiten ditu. Kanten helburua gizateriaren aurrerabidea eta hobekuntza da, eta horretarako beharrezkoa da kritikotasuna, hau da, bakoitzak bere adimena erabiliz gizartea hobetzera bultzatzea.
Kantek, arrazoimenaren kritika eginez, zientziaren ikerketa eta azalpen arrazionala noraino hel zitezkeen ikusi nahi zuen. Hasieran, Kantek adimena mugagabea zela uste zuen, baina denborarekin enpirismoa ezagutzean, jarrera horretara hurbildu zen.
Zer ezagut dezaket?
Galdera honi erantzuteko, Kantek zioen ezagutza unibertsal eta ziurra oinarri enpirikoa duenetik soilik lor daitekeela; bere ustez, zientzia unibertsala eta ukaezina da. Beraz, oinarri enpirikorik gabekoa ezin daitekeela ezagutza zientifikoen aztergai izan.
Zer egin behar dut?
Galdera honi erantzuteko, Arrazoimen praktikoaren kritika lana idatzi zuen, non gizakiaren jokabide morala oinarri duen zientzia praktiko eta unibertsala aldarrikatu baitzuen.
Zer espero dezaket?
Galdera honek zoriontasuna itxarotearekin du zerikusia. Baina Kantek dio zoriontsu izateko gure betebeharrak bete behar ditugula.
Arrazionalismoaren Ezaugarriak (Descartes, XVII. m.)
Descartesek iritzi-aniztasun gehiegi eta zehaztasun gutxiegi sumatu zuen hezkuntzan, eta hori aldatu nahi izan zuen. Zalantzan jar ez zitekeen zerbait ote zegoen galdetu zion bere buruari, eta hori egonez gero, hura izango zen jakinduria osoaren abiapuntu ziurra. Egia ebidentea aurkitu zuen: Pentsatzen dut, beraz banaiz (pentsatzen ari naiz, beraz, derrigorrez zerbait izan behar dut). Gero, mundu fisikoaren eta Jainkoaren existentziak deduzitu zituen, substantzia autonomoak direnez gero, modu mekanikoan funtzionatzen dutela argudiatuz.
Metodo deduktibo matematikoa erabiliz, ezaugarri hauek azaltzen ditu Descartesek:
- Giza arrazoimenarenganako konfiantza: Arrazoimena da gizakiak egia aurkitzeko duen modu bakarra. Garai honetan, arrazoimena fedeari gailentzen zaio.
- Sortzetiko ideien existentzia: Ezagutza a priorikoa da, hau da, arrazoimenak zalantzarik gabeko egietara irits daiteke.
- Izaera matematikoa duen metodoa: Bi helburu ditu: akatsak saihestea eta zientzia guztiak eredu eta hizkuntza sinboliko bakarrera eramatea.
- Gizakiaren ikuspegi dualista: Gizakia gorputzean eta ariman banatuta dago. Arima da benetako nia; gorputza, ordea, bizitzan zehar duguna da; arima, aldiz, betierekoa da.
- Mekanizismoa: Errealitate fisiko guztia helbururik gabeko tresna bat bezala ulertzen da.