Antzinako Greziako Krisia eta Peloponesoko Gerra
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,55 KB
K.a. V. eta IV. mendeetako krisia Grezian
K.a. V. mende amaieran eta IV. mende hasieran, krisi garaia bizi izan zen mundu greko osoan, batez ere Atenasen. Krisi honen arrazoi nagusiak bi izan ziren:
- Atenas eta Espartaren arteko gerra.
- Antolakuntza politikoa.
Greziarren arteko gerrak eta aliantzak
Hirien arteko garraiobideak oso txarrak zirenez, greziarrak estatu-hiri autonomoetan bizi ziren. Etsaiengandik babesteko, elkarteak sortu zituzten.
Delosko Liga eta Mediar Gerrak
Atenas hiria Delosko Liga izeneko elkartearen buru zen, hainbat greziar hirik osatua Persiarren erasoei aurre egiteko. Egeo itsasoko uharteetako hiriak eta Asia Txikiko kostaldea Persiar Inperioaren mende bizi ziren, eta egoera horretatik askatzeko Atenasi laguntza eskatu zioten.
Ondorioz, Mediar Gerrak hasi ziren herri grekoen eta Persiar Inperioaren artean. Greziarrak batuta egon ziren kanpoko etsaiaren aurka eta, garaipen batzuen ostean, persiarrek Grezia konkistatzeko asmoa bertan behera utzi zuten. K.a. 446an hitzartu zen bi aldeen arteko bakea.
Atenas eta Espartaren arteko gatazka
Kanpoko mehatxua desagertu ostean, greziarren arteko borrokak hasi ziren. V. mendean nagusi ziren bi hirien arteko talka gertatu zen: Atenas vs. Esparta.
Hasieran, Atenasek eta Espartak 30 urteko bakea sinatu zuten. Hurrengo urteetan, Perikles izan zen agintari, eta kultura grekoaren loraldia gertatu zen. Hala ere, K.a. 431n hitzarmena urratu eta Peloponesoko Gerra hasi zen.
Peloponesoko Gerra eta Atenasen gainbehera
Espartak Peloponesoko Liga sortu eta gerra deklaratu zion Atenasi. Azkenean, Atenasek galdu egin zuen. Hona hemen arrazoi nagusiak:
- Atenas birrindu zuen izurritea (K.a. 430).
- Periklesen heriotza.
- Erabaki okerrak.
- Aristokraten eta herri xehearen arteko liskarrek eragindako zatiketa.
Sistema politikoen talka: Demokrazia vs. Oligarkia
Atenas eta Espartaren arteko gerra ez zen borroka soila izan; hiri bakoitzak babesten zuen erregimen politikoa zegoen jokoan:
- Atenas: Demokrazia (aliatuen artean zabaltzen saiatu zirena).
- Esparta: Oligarkia.
Espartak irabazi zuen arren, denborarekin Grezia osoak galdu zuen eta Urrezko Aroa amaitu zen. Periklesek bazekien gerrarekin bi aldeek galduko zutela, eta horregatik saiatzen zen beti gatazka saihesten.