Antzinako Erregimenaren krisialdia Espainian (1808-1814): Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,89 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak Karlos IV.aren erregealdiaren azken urteak azaltzen ditu, Fontainebleauko Ituna, Aranjuezko Matxinada eta Baionako abdikazioa barne. Gero, 1808-1814 bitarteko Independentzia Gerra, gerrilla-gerra eta Batzorde Nagusi Gorena aztertzen ditu. Azkenik, Cadizko Gorteetako ideologia nagusiak eta 1812ko Konstituzioaren printzipio liberalak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Karlos IV.a Borboikoa zen erregea Frantziako Iraultza hasi zenean, eta 1796an Godoy gobernuburu izendatu zuen.
  • 1807an Fontainebleauko Ituna sinatu zen Napoleonekin, Portugal inbaditzeko Frantziako tropen pasabidearen truke.
  • 1808an Aranjuezko Matxinadaren ondoren, Borboiek abdikatu zuten Baionan eta Napoleonek Josef Bonaparte izendatu zuen errege.
  • 1808ko maiatzaren 2an Madrilen matxinada hasi zen frantsesen aurka, eta gerrilla-gerra garatu zen.
  • Batzorde Nagusi Gorena Espainiako gobernu legitimo gisa antolatu zen, eta Cadizen bildu zen.
  • 1812ko Konstituzioak subiranotasun nazionala, botereen banaketa eta monarkia konstituzionala ezarri zituen, katolizismoa estatu erlijio bakar gisa mantenduz.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Antzinako Erregimenaren Krisialdia Espainian

Karlos IV.a Erregea (1788-1808)

Kanpo Politika

Frantziako Iraultza hasi zenean, Karlos IV.a Borboikoa zen Espainiako erregea. Iraultzaren eragina saihesteko, mugak itxi eta herrialde harremanak eten zituen. Hala ere, 1796an erregeak Godoy izendatu zuenean gobernuburu, Frantziarekin aliatu zen Britainia Handiaren aurka. Harremana sendotzeko, Napoleon enperadorearekin Fontainebleauko Ituna sinatu zen 1807an. Itun horren bidez, Napoleonen inbasioetatik kanpo mantentzea espero zuten, baina, trukean, Frantziako tropek lurraldetik pasatzen utzi behar zuten Portugal inbaditzeko.

Barne Politika

Garai berean, Karlos IV.ak Fernando semearekin liskarra zuen. Liskar honek matxinada ekarri zuen: Aranjuezko Matxinada. Auzi hori konpontzeko, Baionan bildu ziren, baina han zer esan zuten ez da ondo ezagutzen. Emaitza, ordea, argia da: Borboiek abdikatu egin zuten eta Napoleonek Espainiarako errege berria izendatu zuen: Josef Bonaparte, bere anaia.

Independentzia Gerra (1808-1814)

Gerraren Garapena

Napoleonen aginduz, errege familia osoa eraman zuten Frantziara. Espainiarrak ez zeuden ados gertatzen ari zenarekin eta 1808ko maiatzaren 2an Madrilen matxinada hasi zen soldadu frantsesen aurka. Espainiar armada neutralizatuta zegoenez, gerrilla-gerraren bidez borrokatu ziren: sabotajeak eta atentatuak eginez. Britainia Handiak eta Portugalek lagundu zuten gerra egiten. Matxinatu espainiarrek ez zutenez Jose erregea eta frantsestuen jokaera onartzen, Espainiako gobernu legitimo gisa Batzorde Nagusi Gorena antolatu zuten, zeinean ilustratuak eta liberalak ziren partaideak. Beraz, urte horietan bi agintaritza aritu ziren gobernatu nahian, 1814an frantsesak bota zituzten arte.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Batzorde Nagusiaren egoitza Cadiz izan zen. Cadizko Gorteak 1810ean antolatu ziren, eta estatua nola gobernatu eztabaidatu zuten. Hiru ideologia nagusi zeuden:

  • Absolutistak: Monarkia absolutua eta pribilegioak nahi zituztenak.
  • Ilustratuak: Despotismo ilustratuaren araberako erreformak nahi zituztenak.
  • Liberalak: Burges intelektualak ziren eta Frantziako Iraultzaren lorpenak zituzten eredu. Antzinako Erregimena ezabatu eta liberalismoa ezarri nahi zuten.

Diferentzia ideologikoak gorabehera, Gorteen erreforma-prozesu garrantzitsuena Konstituzioa idaztea izan zen. Espainiak lehendabizikoz erregimen liberalaren oinarrizko printzipioak ezarri zituen:

  • Subiranotasun nazionala eta botereen arteko banaketa.
  • Lege aurrean herritarrak berdinak ziren, askatasuna bermatzen zen, katolizismoa atxiki baitzuen estatuko erlijio bakar gisa.
  • Gobernu sistema gisa monarkia konstituzionala.

Cádizko Konstituzioa aurreratuenetakotzat hartzen da, indarrean oso denbora laburrean izan arren.

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Aranjuezko Matxinada?

Karlos IV.aren eta Fernando semearen arteko liskarrak eragin zuen matxinada. Dokumentuaren arabera, auzi hori konpontzeko Baionan bildu ziren.

Nork idatzi zuen 1812ko Konstituzioa eta non?

Cadizko Gorteek idatzi zuten, Batzorde Nagusi Gorenaren egoitzan. Gorteak 1810ean antolatu ziren.

Zein ziren Cadizko Gorteetako hiru ideologia nagusiak?

Absolutistak, ilustratuak eta liberalak. Absolutistek monarkia absolutua nahi zuten, ilustratuek despotismo ilustratuaren araberako erreformak, eta liberalek Antzinako Erregimena ezabatu eta liberalismoa ezarri nahi zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein tratatu sinatu zen Napoleonekin 1807an?
2. Nor izendatu zuen Napoleonek Espainiako errege berri gisa?
3. Noiz hasi zen matxinada Madrilen frantsesen aurka?
4. Zein izan zen Batzorde Nagusi Gorenaren egoitza?
5. Zein printzipio ezarri zituen 1812ko Konstituzioak?
6. Zein izan zen Cadizko Konstituzioaren iraupena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.