Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 14,44 KB

AGUSTIN HIPONAKOA (354 - 430)

ARRAZOIA ETA FEDEA: EZAGUTZEKO SINETSI

  • Egiara iristeko bide berria: kristautasuna - fedea

  • “Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko” - Agustin

  • Arrazoia eta fedea elkarrekin: osagarriak dira

  • Filosofia eta teologia nahasian: bereizketarik ez

    • Egia bakar bat dago: Jainkoarengan datzana

  • PAUSUAK:

    • 1. Arrazoiak gizakiari fedea aurkitzen lagundu behar dio

    • 2. Fedeak arrazoia zuzenduko du

    • 3. Arrazoiak fedeari laguntza emango dio edukiak argitzeko

  • Arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko: Fedeak arrazoimena argitu behar du

EZAGUTZARI BURUZKO IKUSPEGIA

  • Ezagutza zoriontasunerako eta salbaziorako bidea

  • Adimenaz gain, nahimena funtsezkoa da

  • Eszeptizismoari aurre egin

  • Kristau fedearekin bat eginez, eszeptizismoa kritikatu zuen:

    • Kontraesankorra da bere baitan

    • Badira zenbait egia ebidente edo nabari

      • Adibidez: “Existitzen naizela”

  • Egia ezin da zentzumenen edo ezagutza sentikorraren bidez lortu

    • Ezagutza ziurra, aldaezina eta betierekoa: introspekzioaren bidez

      • Giza arimak Jainkoaren iluminazioa behar du egiara iristeko

JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK

  • Jainkoa ezagutzea zoriontasuna edo dohatsu izateko bidea da

  • Agustinentzat Jainkoaren existentzia nabaria da, baina argudio arrazionalak ere eman daitezke

  • Hiru bide Jainkoaren existentzia frogatzeko:

    • Egia aldaezinen existentziaren bidez

      • Gizakiak egia betiereko eta aldaezinak antzematen ditu

      • Egia horiek gure adimenaren gainean daude: Jainkoa

    • Adostasunaren froga

      • Gizakiak arrazoimena du, eta gizaki gehienek Jainkoa onartzen dute

      • Gehiengoa ezin da oker egon

    • Unibertsoaren ordenaren froga

      • Unibertsoa ordenatua eta ederra da

      • Unibertsoak ez du arimarik, ezin du ordena propioa sortu

      • Beraz, Jainkoak ordenatu behar izan zuen

ANTROPOLOGIA

  • Platonen eragina: kristautasunak mundu ikuskera berria ekarri zuen, eta gizakiaren ikuskera berria ere bai

  • Gizakia izaki konposatua da (bi substantzia: dualismoa):

    • ARIMA: hilezkorra (lehentasuna du)

    • GORPUTZA: hilkorra

  • Agustinen antropologiak kreazioaren baieztapenean du abiapuntua:

    • Jainkoak sortu zuen gizakia

  • Gizakia bekataria da: bekaturako jatorrizko joera du

  • Jainkoaren grazia behar da gizakia bekatutik salbatzeko

    • Jainkoari esker gure mugak gainditzen ditugu, burua transzendituz

ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA

  • Gaitzaren presentzia munduan ukaezina da

    • Gaixotasunak, lehorteak, gerrak…

  • Gaitzaren arazoa: Jainkoaren existentziarako problematikoa da

    • Zergatik gertatzen dira gauza txarrak Jainkoak dena sortu badu?

  • Gaitza gabezia bat da: ongiaren falta

    • Gaitzak ez du existentzia propiorik: Jainkoaren falta da

  • Jainkoak sortu duen guztia ona izan behar da

  • Bi gaitz mota:

    • Gaitz fisikoa: ongiaren eta Jainkoaren falta da. Zenbat eta Jainkoagandik urrunago, orduan eta ez-izatetik eta ongi-gabeziatik hurbilago.

      • Gaixotasunak, uholdeak…

    • Gaitz morala: giza nahimen edo aukeramen askearen ondorioa da

      • Gizakien ekintzen emaitza da, borondatez egindakoak

AUKERAMEN ASKEA ETA ASKATASUNA

  • Jainkoak “bekatua egiteko gai izan eta bekaturik ez egiteko” egin gaitu, onak garela demostratzeko

  • Onak izateko aukeraketa bat egon behar da; bestela, ekintzek ez dute baliorik

  • Ongia egiten dugu Jainkoaren nahia betetzen dugunean

  • Aukeramen askea: ez da ongi absolutua, baina zoriontasunerako beharrezkoa da

  • Intelektualismo sokratikoarekin kontrastatzen du

    • Platon/Sokrates: gaizki jokatzea ezjakintasuna da

    • Agustin: Nahimenaren edo borondatearen menpe dago

  • Kristau moralaren ezaugarria: ongiaren eta txarraren artean aukeratzeko gaitasuna

  • Jatorrizko bekatuak gizakia gaizkirako joera ematen dio

    • Benetan ongia izateko, Jainkoaren grazia beharrezkoa da

  • Askatasuna: aukeramen askea baino kontzeptu sakonagoa da

    • Jainkoa beste edozeren gainetik nahi izatea

ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA

  • Zoriontsu izatea da gizakiaren helburu gorena

    • Etika EUDEMONISTA

  • Zoriontasuna bilatzeko bide desberdinak daude, gizakia libre delako

  • Agustin gaztaroan plazeren eta irriken bidetik saiatu zen, baina bide okerra zen

  • Benetako zoriontasuna ezin da ezer aldakor eta ezegonkorretik etorri

    • Ospea, ondasun materialak, boterea…

  • Gizakiak ezingo du zoriontasuna bere baitan lortu

    • Zerbait iraunkor eta seguruan datza: Jainkoarengan soilik eskuratu daiteke

  • Nahimenak berebiziko garrantzia du

  • Agustinentzat, benetako zoriontasuna beste bizitza batean bakarrik lortzen da

    • Mundu honetatik aparte, Platonek bezala

  • Zoriontasuna eta jakinduria lotuta doaz

    • Bizitzan jakintsua dena, zoriontasuna ezagutu behar du

HISTORIAREN FILOSOFIA: LURREKO HIRIA / JAINKOAREN HIRIA

  • Historiaz ikuspegi filosofiko batetik hausnartu zuen lehen filosofoa izan zen Agustin

  • Historia bi printzipioren arteko borroka da:

    • Jainkoarekiko maitasuna

    • Jainkoarengandik urruntzea

  • Gizateria ere bitan banatuta dago:

    • Beren onerako jokatzen dutenak, Jainkoari uko eginez

      • Bere burua Jainkoa baino gehiago maite dute

      • Gorputzaren arabera bizi dira

      • LURREKO HIRIA osatzen dute

    • Beren buruari uko eginez, Jainkoari hurbiltzen zaizkionak

      • Jainkoa gauza guztien gainetik maite dute

      • Espirituaren arabera bizi dira

      • JAINKOAREN HIRIA osatzen dute

  • Bi hirietako hiritarrak nahasian bizi dira

  • Denek azken epaiketa bat izango dute, euren ekintzen arabera:

    • Zerura: Jainkoaren kontenplazioan pozik bizi dira betikotasun osoan

    • Infernura: bekatariak kondenatuta egongo dira

  • Jainkoaren Hiria izan behar da gizartearen eredua

    • Soilik hiri horretan: justizia, estatu moral bakarra, Jainkoak ezarritako printzipioak.

PLATONEN ERAGINA AGUSTINEN FILOSOFIAN

ONTOLOGIADUALISMOA

Agustinen “Ideien mundua” Jainkoarena da (personifikatua).

Biek bi mundu edo errealitate desberdintzen dituzte

(Platon)

Ideien mundua (ideiak) perfektua da

(Agustin)

Jainkoaren mundua

Gizakia da perfektua, ez mundua

Mundua Jainkoak sortu du.

ANTROPOLOGIADUALISMOA (gorputza eta arima)

Arimaren nagusitasuna

Platonen ustez, arimak bere jatorria (Formen mundua) utzi zuen eta orain mundu materialean dago preso.

Agustinen ustez, gizakia hasieran Jainkoarekin bat bizi zen, baina jainkozko grazia galdu zuen, jatorrizko bekatuaren ondorioz.

Arima Jainkoak sortua da.

EZAGUTZA

Biontzat, ezagutza lortzeko mundu honetatik kanpo egin behar da.

Biak dualistak dira:

Biak banatzen dute gizakia bi ideiatan, nahiz eta hauek desberdinak izan.

Arrazionalak dira biak

Anamnesia: ezagutza barruan dago, baina gogoratu egin behar da.

Gizakiok gure kabuz ezin dugu egia eskuratu: Jainkoa behar dugu. (Jainkoaren argiztapena)

ETIKA

Biak eudemonistak dira

Zoriontasun edo ongizate KOLEKTIBOA

Zoriontasun INDIBIDUALA

Etika platonikoa arimaren parte desberdinak orekan egotean eta balore etikoak betetzea arrazoiaren mende jartzean oinarritzen da.

  • Ezagutzaren menpe

    • Intelektualismo etikoa

  • Justizia

Agustinen etika Jainkoaren borondatearekin bat egitean oinarritzen da. Agustinen arabera, Jainkoaren legea eta grazia ezinbestekoak dira gizakiaren bizitzan zuzen jokatu ahal izateko.

  • Ezagutza ez da nahikoa

  • Bertutea nahimenaren edo borondatearen menpe dago

TOMAS AKINOKOA (1225 - 1274)

ARRAZOIA ETA FEDEA

Agustinentzat: osagarriak dira

Averroes (musulmana): Egia bikoitza (biak zuzenak). Adibidez, Kreazioa (Jainkoa) vs Eboluzioa

TOMAS AKINOKOA:

  • Egia bakarra dagoela dio, baina hau lortzeko hiru aukera daude:

    • FEDEA: Fedezko artikuluak

      • Jainkoaren hitza Liburu Sakratuan dago; hau ezin da aldatu

      • Egia ukaezinak: DOGMAK (suprarrazionalak dira, gizakientzat ulergaitzak)

      • Adibidez: Jesus berpiztu zenean

    • ARRAZOIMENA: naturari buruzko egiak

      • Giza arrazoimenaren bidez ezagutu

      • Filosofiaren eremu autonomoa da; fedea ezin da esparru honetan sartu

      • Adibidez: biologia, fisika, kimika…

    • BIAK BATERA: fedearen atarikoak

      • Teologia naturalaren eremua da. Zalantzarik balego, fedea da nagusi

      • Fedearen atarikoak: fedearen edo arrazoiaren bidez eskura daitezke

      • Adibidez: Jainkoa existitzen dela eta bakarra dela

      • Arrazoia eta fedea elkartu: Jainkoak dioena arrazoiak argitu