Egiaren Izaera: Erlatibismoa, Arrazionalismoa eta Postegia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,67 KB

Zer da egia? Filosofiaren ikuspegiak

Zer da egia? Ba al dago egia unibertsalik edo interpretazioaren menpekoa da? Filosofiaren historian, ezagutza-iturri bi bereizi dira oro har: arrazoimena eta esperientzia. Horregatik, hainbat ikuspegi daude egiaren izaera ulertzeko. Erlatibismoa eta eszeptizismoa egia zalantzan jartzen duten teoriak dira; arrazionalismoa eta dogmatismoa, berriz, egia absolutuaren aldekoak. Kantek epistemologiari buruzko ikuspegi iraultzailea garatu zuen: gure ezagutza ez dator soilik arrazoi hutsatik edo esperientziatik, baizik eta bien arteko harremanetatik.

Egiaren izaera: Erlatibismoa eta Eszeptizismoa

Erlatibismoaren arabera, ez dago egia unibertsalik. Egiazko edo faltsutzat duguna gure ikuspuntuaren araberakoa da, erlatiboa. Eszeptizismoak, hari beretik, egia ezagutzea ezinezkoa dela dio, giza ezagutzaren mugak ekidinezinak baitira. Kultura desberdinetan moralaren ikuspegiak aldatu egiten dira. Adibidez, historian zehar esklabotza onartu egin da gizarte batzuetan, baina gaur egun ia mundu osoan gaitzesten da. Horrek erakusten du egia ez dela beti unibertsala, baizik eta testuinguruaren araberakoa.

Egia absolutua: Arrazionalismoa eta Dogmatismoa

Beste alde batetik, arrazionalismoaren arabera, egiak arrazoimenaren bidez lor daitezke. Arrazoimena gai da egia absolutua lortzeko eta esperientziara jo gabe egiten du hori. Dogmatismoaren arabera, egia ziurtasunez ezagutu daiteke eta baieztapen absolutuak onartzen ditu. Esate baterako, "2+2=4" egia da beti, ez du esperientziaren beharrik eta arrazoimen hutsez lor daiteke. Edo "euria dela" esaten badut eta ez badu euririk egiten, baieztapen hori faltsua da eta gertaerei esker froga daiteke.

Postegiaren garaia eta Kant-en deia

Gaur egun, postegiaren garaian gaude, non iritzi subjektiboek egia objektiboaren aurretik jotzen duten. Pertsona bakoitzak bere perspektibatik begiratzen dio errealitateari. Agian, ez dago egia bakar eta unibertsalik. Hortaz, ez da edozer onartu behar, ikuspegi faltsuak ere badaudelako.

Filosofian betidanik eztabaidatu da egiaren eta ezagutzaren inguruan. Erlatibismoak eta eszeptizismoak egia testuinguruaren menpekoa dela azpimarratzen dute, eta arrazionalismoak eta dogmatismoak arrazoimenaren bidez egia unibertsala lor daitekeela defendatzen dute. Ikuspegi bi hauek hain desberdinak izanik, eta kontuan izanik postegia gaur egun ohikoa den iturria dela, hoberena Kantek esandako "Sapere aude" jarraitzea eta bakoitzak bere ezagutza eta arrazoimenarekin bere kabuz egiara hurbiltzea da.