1929ko crack eta depresio handi 1

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,99 KB

9. GAIA: GERRARTEKO ARAZO EKONOMIKOAK

Lehen mundu gerra kolpe latza izan zen XIX.Mendean nagusi izan zen sistema ekonomiko liberalarentzat.

Gatazkaren  ostean, berriro ere oreka ekonomikoa lortzen saiatu ziren. 

Hala ere, 1920ko hamarkadako hedapenak  ez zituen zailtasunak desagerrazi.

1929ko krisia izan zen 1919 – 1939 aldiko gertaera nagusia;

Krisi hori kapitalismoak eta industria – zibilizazioak  inoiz izandako larriena izan zen.  

Lehen mundu gerraren ostean gertatutako nazioarteko ekonomiaren egitura – aldaketa  izan zen.

Krisiaren ondorioz, depresio  sakon eta luzea izan zen ondorengo urteetan.

Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako ekonomiak ez ziren berpizten hasi 1938 – 1939ra arte.


2. 1920ko hamarkadako susperraldi ahula

2.1. 1920ko hamarkadako urte zoriontsuak AEBn

1922tik 1929ra bitartean, hazkunde izugarria izan zen, bai industria – ekoizpenean bai esportazioetan.

 Gainera, Estatu Batuen zabalkunde ekonomikoa  sektore eta praktika ekonomiko berrietan oinarritu zen.

Autoen ekoizpena  laukoiztu egin zen eta  Estatu Batuek munduko Ekoizpenaren  % 80 ekoitzi zuten.

Kostuak murriztu zirenez eta ekoizpena handitu zenez,  prezioek behera egin zuten. 

Garai artako  publizitatearen garapena izan zen eta horrekin batera, epeka erosteko  sistemak. 

 Publizitateak salmentak sustatu zituzten eta epeka erosi ahal izateak 

produktuak erosteko  aukera eman zien soldata ertainak eta baxuak zituztenei.

 Horrela hasi zen garatzen masa – kontsumoa.

Enpresen kontsentrazioa sortu zen. Ameriketako Estatu Batuetan, enpresak elkartu edo taldekatu

egin ziren eta enpresa talde handiak sortu ziren. 

Talde horiek gaitasun handia zuten kapital – inbertsio izugarriak egiteko  eta

horrela industria – ekipamendua berritzeko.

FORDISMOA   :  Henry  Fordy zor zaio  termino hori.

 Lehena izan zen taylorismoaren kateko lanaren printzipioak aplikatzen bai autoak serian ekoizten ere.

 ( muntaketa – katea )

TAYLORISMOA :  Ekoizpen  - prozesuan, langile bakoitzak  operazio bera egiten du behien eta berriz.



2.3. Zabalkundearen mugak eta desorekak

Estatu  Batuetan industria Ekoizpenaren hazkunde bizkorra izan zen: aurretik,

 munduko ekoizpen guztiaren % 35 zuen eta aldi horretan, % 45 izatera iristsi zen.

Oparutasun  horrek  desoreka  garrantsitsuak izan zituen hamarkada osoan.

1- Sektore tradizionalen etengabeko krisia izan zen

Nekazaritza ekoizpena hasi egin zen , modernizazioagatik eta mekanizazioagatik,

 baina merkatuak ez zuen gaitasunik  ekoizpen ugari hori xurgatzeko .

  Prezioak behera egin zuten. Industria tradizionalen geldialdia izan zen ,

 industria berriak, berriz, 

zabalkundea  izan zuten eta inbertsiorik gehienak erakarri zituzten:

elektrizitateak, petrolioak, kimika -  industriak

eta automobilgintzak.

2-  Biztanleriaren  kontsumo – gaitasunaren  beherakada izan zen

Industria – ekoizpena eskaria baino bizkorrago  hasi zenez,

industria askotan stocken ( saldu ezin zituzten  salgaiak ) 

hazkundea gertatu zen.

3-  Munduko merkataritzak  ere  geldiaria izan zuen, behera egin zutelako eta importazioei kontsumoak

 aduana – tasak ezartzen zitzaizkielako. Muga -  zergak areagotu egin ziren.

4- Oztopo garrantsitsu bat nazioarteko  diru – sistemaren  ezegonkortasuna izan zen. Trukerako urre – patroiaren sisteman  ez zuen lortu egoera egonkortzea.

5- Ekoizpen – jardueratako kapital – inbertsioek  behera egin zuten

Espekulazioak etekin handiagoa ematen baitzuten industria eta merkataritza – jardueratan egindako inbertsioak baino.



3.  1929ko cracka eta depresio handia

1920ko hamarkadako  ekonomia – hazkundea  bat – batean  gelditu zen 1929an. Urte horretako urrian, New Yorkeko burtsak 

porrota  izan zuen eta horren ondorioz,  Estatu Batuetako inertsioek  eta  ekonomia – jarduerak  behea jo zuten. 

Herrialde horrek zuen nagusitasuna ekonomikoa zela – eta , krisia Berehala munduko krisi ekonomiko bihurtu zen.


3.1. Burtsaren crackaren zergatiak

* Industria – sektore tradizionalen krisia. Nekazaritza etengabeko krisian egon zen 1921etik aurrera eta hura ere areagotu egin zen.

* Zabalkunde handiena izan zuten industria – sektoretan ere automobilgintza eta etxetresna elektrikoen ekoizpena.

* Eraikuntza – sektorean ere krisia sortu zen, merkatuaren egoera  zela – eta . Krisi hori 1925 inguruan hasi zen

etxebizitza partikularren eraikuntzan eta 1928an, merkataritza – eraikinetan.

Burtsaren egoera oso ahula zen, desoreka handia baitzegoen Ekonomia errealaren geldialdiaren eta akzioen hazkunde

 izugarri horren artean; 

 egoera  horrek  burbuila espekulatibo ikaragarria sortu zuen. Bi faktore horiek oso egoera arriskutsua sortu zuten, izan ere,

 enpresen  egoera  errealaren  arabera, burtsako tituloen  balioak  une  horretakoa  baino askoz ere txikiagoa izan behar zuen.



3.2. Ostegun beltza eta burtsaren porrota

Inbertitzaileek atzera egin zutenean, kotizazioak bat – batean jaitsi ziren eta izua sortu zen akzioak kreditu bidez erosi

 zituztenen artean. Akzioak saltzen  saiatu ziren , diru gehiago ez galtzeko eta zorrak ordaindu ahal izateko. 

1929ko urriaren 24an ( ostegun beltza esaten zaio), 13 milio akzio jarri ziren salgai, nahiz eta ez zegoen ia eskaririk.

Merkatua erabat gelditu zen eta burtsako balioen erorialdiak 1933 arte jarraitu zuen.


3.3. Depresio handia

Burtsaren erorketak kalte – erreakzioa eragin zuen. Ekonomia erabat gelditu zen eta krisialdi luzea hasi zen:
depresio handia esaten zaio.

  1. Burtsaren erorketaren ondorioz, aurrezkia desagertu zen.
  2. Bankuek porrot egin zuten.  A) Pertsonek aurrezkiak ateratzen zituztelako.  B) Mailegu asko itzuli gabe geratu zirelako.
  3. Eskaria eta inbertsioak  bertan behera geratu ziren eta horrek industria – krisia eta  langabezia tasa handiak ekarri zituen. 

         ( Langaben kopurua %25 ).

4.   Munduko herrialderik aberatsenak ez zuen langabei  laguntzeko sistemarik

5. Nekazaritza – krisia areagotu egin zen, prezioek  hondoa jo zutelako eta nekazarien eroshalmena  izugarri  murriztu zelako ( % 70 ).



4.3.  Ameriketako Estatu Batuak: New Deal programa

Estatu Batuetan, 1933ean  F. D. Roosevelt.  Definizioa: Estatuak ekonomian esku hartzeko programa bat , Ekonomia suspertzeko

 eta enplegua  sortzeko zenbait neurri hartu zituen.

  1. Banku – sistema onbideratzeko  programa bat  jarri  zen abian, bankuek berme eta seguritasun  handiagoa  eskain zezaten.
  2. Lan publikoetan inbertsio handiak egin ziren
  3. Nekazaritza – ekoizpena murrizten saiatu ziren. Diru – laguntzak eman zizkieten, uzta kopurua eta landutako azalera murrizteko.
  4. Enpresa handiek alde egin zuten.
  5. Enpresariek  hobekuntza sozialak onartu behar izan zituzten.
  6. Ongizatearen Estatuaren oinarriak.

New Deal  programaren  bidez, langabezia  amaiaraztea  lortu zuten.

4.4. Erresuma Batua: protekzionismoa areagotzea

Britania  Handiko gobernuak zenbat neurri hartu zituen ekonomia suspertzeko:

  1. Interes – tasa murriztea.
  2. Libera esterlina debaluatzea.
  3. Pretekzionismoa areagotzea , inportazioei muga – zergak ezarriz.

Gainera merkataritza – itunak egin zituzten koloniekin, esportazioek lehentasuna izan zezaten.

Langabezia murriztu zen eta industria berrien ekoizpena  ( tresna elektrikoak, autoak, produktu kimikoak ) hasi zen. 1935ean  Erresuma  Batuko ekoizpena krisiaren aurretiko mailara iritsi zen.