Materiaren Aldaketak, Erreakzio Kimikoak eta Materialak
Aldaketa fisikoak eta kimikoak
Aldaketa fisikoak
Materiaren izaera aldatzen ez duten aldaketak dira. Aldaketa gertatu aurretik eta ondoren, materiak formula kimiko berdina du.
- Egoera aldaketak: Ur likidoa hozterakoan solido bihurtzea.
- Substantzien nahasteak: S + Fe nahastuta zein bereizita.
- Tenperatura eta tamaina aldaketak: Puxika berotzean tamaina aldatzea.
Erreakzio kimikoak
Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko deritze. Erreakzio kimikoetan substantzia bat edo gehiagok erreakzionatzen dute eta beste substantzia batzuk eratzen dira. Eratzen diren substantziek, aurrekoekiko propietate desberdinak dituzte.
- Erreakzio kimiko batzuk kontrako noranzkoan gerta daitezke.
- Bi substantzia egoera desberdinean erreakzionatuz gero, produktuak desberdinak izan daitezke.