Materiaren Aldaketak, Erreakzio Kimikoak eta Materialak
Aldaketa fisikoak eta kimikoak
Aldaketa fisikoak
Materiaren izaera aldatzen ez duten aldaketak dira. Aldaketa gertatu aurretik eta ondoren, materiak formula kimiko berdina du.
- Egoera aldaketak: Ur likidoa hozterakoan solido bihurtzea.
- Substantzien nahasteak: S + Fe nahastuta zein bereizita.
- Tenperatura eta tamaina aldaketak: Puxika berotzean tamaina aldatzea.
Erreakzio kimikoak
Aldaketa kimikoei erreakzio kimiko deritze. Erreakzio kimikoetan substantzia bat edo gehiagok erreakzionatzen dute eta beste substantzia batzuk eratzen dira. Eratzen diren substantziek, aurrekoekiko propietate desberdinak dituzte.
- Erreakzio kimiko batzuk kontrako noranzkoan gerta daitezke.
- Bi substantzia egoera desberdinean erreakzionatuz gero, produktuak desberdinak izan daitezke.
Nola gertatzen dira erreakzio kimikoak?
Erreakzio kimiko batean, erreaktiboen partikulak suntsitu egiten dira eta produktuen partikulak eratzen dira.
Talken teoria: Erreaktiboen atomoen arteko loturak hautsi eta produktuek sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira.
Talka eraginkorra izateko:
- Energia: Beharrezkoa da kolisio horrek loturak hausteko.
- Orientazioa: Egokia izan behar da produktuen loturak eratzeko.
Erreakzio baten abiaduran eragina duten faktoreak
- Tenperatura: Zenbat eta altuagoa izan tenperatura, orduan eta handiagoa izango da partikulen energia. Tenperatura igotzean erreakzioa azkartu egiten da; jaistean, aldiz, moteldu.
- Erreaktiboen kontzentrazioa: Kontzentrazioa handitzean erreakzioa azkartzen da; txikitzean, erreakzio-abiadura txikitzen da.
- Ukipen-azalera: Erreaktiboen partikulen tamaina txikitzean, erreakzioa azkarrago gertatzen da.
- Katalizatzaileak: Erreakzioen abiadura handitzeko erabiltzen diren substantziak dira. Oso espezifikoak dira (erreakzio bakoitzak bere katalizatzailea dauka).
Materia eta materialak
- Materiala: Objektuak egiteko prestatutako materia da (adibidez, papera).
- Lehengaia (materia prima): Materiala egiteko erabiltzen den materia da (adibidez, zura).
Materialaren jatorria
- Material naturalak: Naturan daudenak dira. Haiek erabiltzeko aldaketa fisikoak egin behar zaizkio lehengaiari.
- Material sintetikoak: Naturan ez daudenak dira. Haiek lortzeko aldaketa kimikoak egin behar zaizkio lehengaiari.