Hodei elektronikoaren eredua eta loturak: laburpena
- Eraikuntza-araua, energia minimoaren printzipio edo Aufbau printzipioa: Funtsezko konfigurazio elektronikoa lortzeko, elektroiak banan-banan eta energia gutxienekotik gehienekora kokatu behar dira atomoan, ahal den orbitaletan. Energia minimoaren araua: Moeller-en diagrama jarraituz betetzen dugu.
- Pauli-ren esklusio-printzipioa: Atomo bereko bi elektroik ezin ditzakete lau zenbaki kuantikoak berdinak izan. Orbital bakoitzak (n, l eta ml zenbakiez definituta) bi elektroi izan ditzakeela gehienez, eta elektroi horiek kontrako spinak (elektroi parekatuak) izan behar dituzte (+1/2 eta -1/2).
- Hund-en anizkotasun maximoaren araua: n eta l zenbaki kuantiko berberak dituzten bi orbitalek energia berbera dute. Zenbait elektroi orbital degeneratuetan