Eredu Atomikoen Garapena eta Printzipio Kuantikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,98 KB
Thomsonen eredu atomikoa
Atomoa dentsitate uniformekoa zen, eta karga positiboko masa esferiko batean trinkaturik zeuden elektroiez osaturik zegoen. Multzoa neutroa eta egonkorra zen.
- Izpi katodikoak elektroiez osatuta daude; edozein elementuren atomoen parte osatzailea dira.
- Kanal izpiak atomotik elektroi bat askatzean geratzen diren ioi positiboez osatuta daude.
Rutherforden eredu atomikoa
- Masa gehiena eta atomoaren karga positibo guztia nukleoan zegoen.
- Atomoek geruza elektronikoa dute. Horretan elektroiak daude, nukleoaren inguruan orbita zirkularrak egiten.
- Atomoa neutroa da, elektroien eta protoien kopuruak berdinak dira.
Esperimentuak
- Nukleotik urrun pasatzen diren alfa partikulak ez dira desbideratzen, geruza elektronikoak ez duelako eraginik.
- Nukleotik hurbil pasatzen diren alfa partikulak desbideratu egiten dira, alderapen elektrostatikoak eragiten dielako.
- Nukleoarekin aurrez aurre talka egiten duten alfa partikulak errebotatu egiten dute.
Mugak
- Elektroiak orbita zirkularretan higitzen dira, azelerazio normala dute. Elektromagnetismo klasikoaren arabera, higidura azeleratua duen karga elektriko batek energia igorri behar du. Horren arabera, elektroiak orbita espiral bat eginez, nukleorantz jausiko ziren, talka egin arte. Atomoak energia galduko zuen eta emaitza erradiazio elektromagnetiko bat zen.
- Elektroiak ahalik eta orbita gehien zeharkatuko zituen, espiral formako ibilbidea eginez, espiralaren zentroan nukleoa dagoela. Igorritako erradiazioa jarraitua izango zen.
Plancken teoria
Elektromagnetismoaren teoria klasikoaren arabera, uhinaren energia anplitudearen araberakoa da. Teoria hori gorputz batek tenperatura jakin batean igorritako erradiazioa aztertuz gero, teoriaren eta esperimentuaren emaitzak ez datoz bat. 1900ean, Planckek teoria hau proposatu zuen: "gorputzek pakete modukoetan igorri edo xurgatu energia".
Bohren eredu atomikoa
- Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago.
- Elektroia nukleoaren inguruan orbita egonkorretan bakarrik egon daiteke.
- Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan, n zenbaki kuantiko batekin lotuta.
- Energiak xurgatu edo igorri egiten dira elektroia energia maila batetik bestera pasatzen denean.
Bohren eredu atomikoaren mugak
- Espektrografoen bereizmena handitzean, lerroak ez ziren bakunak, bi lerro zirela ikusi zen.
- Espektroa eratzean, substantzia eremu magnetiko baten eraginpean jartzean, espektroko lerroak beste lerroetan banatzen ziren.
Pauliren esklusio printzipioa
Atomo bereko bi elektroik ezin dituzte lau zenbaki kuantiko berdinak eduki. Orduan, orbital bakoitzean bi elektroi egon daitezke bakarrik, spin kontrakoekin (+1/2 eta -1/2).
Hunden araua
Energia maila bereko orbitalak betetzean, elektroiak ahalik eta desparekatuen kokatuko dira.