Giza Trebetasunak eta Ongizatea: Psikologiaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB
Giza Trebetasunen Osagaiak
Giza trebetasunak hainbat osagaik osatzen dituzte: portaera, emozioak, ezagutza eta nortasuna.
Portaera: Asertibitatea eta Agresibitatea
- Portaera asertiboa: Zure pentsamenduak defendatzea eta besteenak errespetatzea.
- Portaera ez-asertiboa (pasiboa): Ez dakite ezetz esaten.
- Portaera agresiboa: Ahozko zein ahozkoa ez den erasoak.
Komunikazioaren Elementuak
Komunikazio prozesuan funtsezko hainbat elementu daude:
- Emailea: Informazioa transmititzen duena.
- Hartzailea: Informazioa jasotzen duena.
- Mezua: Emaileak hartzaileari transmititzen dion informazioa.
- Kodea: Komunikazioa adierazpen sinboliko edo zeinu bitartez egiten denez, emaileak mezua transmititzeko kodifikazioa erabiltzen du.
- Kanala: Mezua transmititzeko erabiltzen den bidea.