Caspar David Friedrich: Erromantizismoa eta paisaiaren pintura
Caspar David Friedrich: Erromantizismoa Alemanian
Pintura erromantikoak Frantzian eta Britainia Handian ez bezalako bidea hartu zuen Alemanian. Sentikortasun erromantikoa lehen aldiz literaturan eta musikan, Alemanian, besteak beste agertu zen. Arte plastikoetan hainbesteko garrantzirik izan ez bazuen ere, pinturan figura handi bat izan zuen: Caspar David Friedrich (1774-1840).
Friedrichen Paisaiaren Ikuskera
Friedrich izan zen naturaren pintoreen artean garrantzitsuena. Paisaia ez zen ekintzen espazio fisikoa (nekazal paisaia); berezko balioa zuen eta Jainkoarengandik zetorkion. Naturari balio mistiko eta sinbolikoa ematen dio. Bere pintura oso intelektuala da eta mugitu zen inguru filosofikoen ideiak islatzen ditu. Friedrichekin unibertsoaren...