Caspar David Friedrich: Erromantizismoa eta paisaiaren pintura

Plástica y Educación ArtísticaActualizado el 2,76 KB

Resumen

Testuak Caspar David Friedrichen (1774-1840) pintura erromantikoa aztertzen du, Alemanian garatutako bidea azalduz. Paisaia naturaren balio mistiko eta sinbolikoarekin lotzen du, eta gizakia unibertsoaren handitasunaren aurrean ikuslearen lekuan kokatzen du. Horrez gain, "Bidaiaria Laino Itsasoaren Gainean" lana eta koloreen eta perspektiba aireen erabilera deskribatzen ditu.

Puntos clave

  • Erromantizismoa Alemanian bide berezia hartu zuen; literaturan eta musikan agertu zen lehenik.
  • Caspar David Friedrich (1774-1840) paisaiaren pintore nagusienetarikoa izan zen.
  • Friedrichen paisaiak balio mistiko eta sinbolikoa dauka, eta Jainkoarengandik datorren berezko balioa.
  • Gizakia lan hauetan ikuslearen lekua besterik ez da, paisaiaren handitasunaren aurrean.
  • "Bidaiaria Laino Itsasoaren Gainean" lanean kolore hotzak nagusi dira, kolore beroak lehen planoan.
  • Kolore beroak aurrealdean eta hotzak atzealdean jarriz perspektiba kromatikoa lortzen du, eta aireko perspektiba ere bai.
  • Friedrichen esaldi nagusia: pintore batek ez du margotu behar bere aurrean ikusten duena, bere barnean ikusten duena baizik.

Ponte a prueba

Caspar David Friedrich: Erromantizismoa Alemanian

Pintura erromantikoak Frantzian eta Britainia Handian ez bezalako bidea hartu zuen Alemanian. Sentikortasun erromantikoa lehen aldiz literaturan eta musikan, Alemanian, besteak beste agertu zen. Arte plastikoetan hainbesteko garrantzirik izan ez bazuen ere, pinturan figura handi bat izan zuen: Caspar David Friedrich (1774-1840).

Friedrichen Paisaiaren Ikuskera

Friedrich izan zen naturaren pintoreen artean garrantzitsuena. Paisaia ez zen ekintzen espazio fisikoa (nekazal paisaia); berezko balioa zuen eta Jainkoarengandik zetorkion. Naturari balio mistiko eta sinbolikoa ematen dio. Bere pintura oso intelektuala da eta mugitu zen inguru filosofikoen ideiak islatzen ditu. Friedrichekin unibertsoaren transzendentziaren adierazpen gorena lortu zuen naturaren irudikapenak eta, unibertso horretan, gizakiak ikuslearen lekua baino ez zuen betetzen, paisaiaren handitasunaren aurrean.

Margolan Adierazgarri Bat: "Bidaiaria Laino Itsasoaren Gainean"

Margolan honetan ageri den pertsonaia, bidaiari bat, Friedrich bera omen da; mendi baten goiko aldean zutik dirau, azpiko laino itsasoari so. Bidaiaria aurrera begira dago eta atzetik dakusagu. Burutik oinetara beltzez jantzita, oin bat aurrera dauka eta makila batean bermatua dago. Laino artean urrutiko mendien gailurrak ikus daitezke. Zeruak koadroaren zati handi bat hartzen du eta Suitzako Saxonia eskualdeko paisaia da.

Erromantizismoaren Arauak Margolanean

Margolan honek Erromantizismoa eta paisaien margolaritzaren arauak kontuan hartzen ditu. Hala bada, Friedrichek egindako beste lanen antzekoa da; antza, leku bakarti eta paregabeetan egoteak erakartzen zuen, hala nola, itsas ertzean, mendi gailurrean edo ur-jauzi baten goiko aldean.

Koloreen eta Perspektibaren Erabilera

Gehienbat kolore hotzak darabiltza: beltza erdiko figuran, marroi iluna harkaitzetan eta grisa eta zuria behelainoan eta zeruan. Kolore bero bakarrak lehen planoan ageri dira. Horrela, kolore bero hauek aurrealdean jarrita eta hotzak atzealdean, perspektiba kromatikoa lortuko du. Horrez gain, aurreko planoa iluna denez eta atzekoa distiratsua, Friedrichek aireko perspektiba lortuko du. Horrela, pintoreak ikusleari irudimenaren ahalegina eskatzen dio; ikusten duenaren aurrean gertatu dena imajina dezan. Modu horretan, artistak gauzen ausentziaren bidez biziago adierazten den poetika erabiltzen du.

Paisaiaren pinturari egindako ekarpenik handiena bere hitzekin laburbiltzen da: "Pintore batek ez du margotu behar bere aurrean ikusten duena, bere barnean ikusten duena baizik." Urteak igaro ahala, adierazpen pertsonala, fisikoki eta espiritualki bakarrik egotera lotu zituen eta hau gero eta nabarmenagoa egin zen bere margolanetan.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nolakoa da Caspar David Friedrichen paisaiaren ikuskera?

Friedrichentzat paisaia ez da ekintzen espazio fisikoa soilik, berezko balioa dauka eta Jainkoarengandik dator. Naturari balio mistiko eta sinbolikoa ematen dio.

Zer agertzen da "Bidaiaria Laino Itsasoaren Gainean" margolanean?

Mendi baten goiko aldean zutik dagoen bidaiari bat agertzen da, laino itsasoari begira. Bidaiariak beltzez jantzita dago eta makila bat darama, eta zeruak koadroaren zati handi bat hartzen du.

Zer koloreak erabiltzen ditu Friedrichek lan honetan?

Gehienbat kolore hotzak erabiltzen ditu: beltza, marroi iluna, grisa eta zuria. Kolore bero bakarrak lehen planoan agertzen dira.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non garatu zen batez ere pintura erromantikoa testuaren arabera?
2. Noiz bizi izan zen Caspar David Friedrich testuaren arabera?
3. Zein da Friedrichen paisaiaren ikuspegi nagusia?
4. Nola lortzen du Friedrichek perspektiba kromatikoa?
5. Zer dio Friedrichek pintoreari buruz?
6. Zer nolako argia agertzen da "Bidaiaria" lanaren aurrealdean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.