Berpizkundeko musika: testuingurua, molde erlijiosoak, profanoak eta instrumentalak
Berpizkundearen testuinguru historiko eta soziala
Noiz eta non eman zen Berpizkundea?
XIV. eta XVI. mendeen artean eman zen. Italian sortu zen, Florentzian zehazki, eta gero Europa osora hedatu zen.Zein ezaugarri sozial nabarmentzen da garai hartan? Eta zein pertsonaia?
Antropozentrismoa nabarmentzen da; gizakiak bere burua unibertsoaren zentrotzat hartzen du. Garai hartako artearen munduko pertsonaia garrantzitsuak Michelangelo eta Leonardo da Vinci izan ziren.Zein zen garai hartako testuinguru historiko eta kulturala?
Testuinguru historikoa
- Boterea monarkia absolutisten eskuetan dago.
- Noble eta aberatsak artisten mezenasak izango dira.
- Garapen ekonomiko handia dago, eta komunikabide zein garraioak hobetzen dira. Ondorioz, musikariak erraz mugi daitezke