Musika erromantizismoa: ezaugarriak eta garapena
Resumen
Dokumentuak musika erromantizismoaren ezaugarriak azaltzen ditu: konposatzailearen askatasuna, sentimenduen adierazpena eta genero berriak. Eszenatoki nagusiak (kontzertu publikoak, areto pribatuak eta familia-jaiak) eta opera italiarra eta frantsesa aztertzen ditu. Gainera, musika instrumentala, musika nazionalista eta XX. mendeko joera nagusiak laburbiltzen ditu, Wagnerren musika-drama barne.
Puntos clave
- Konposatzailea askeago bihurtu zen mezenasen mendekotasunetik, eta genero berriak sortu ziren: lied, poema sinfonikoa eta musika-drama.
- Melodia eta harmonia sentimenduak adierazteko erabili ziren, intentsitate aldaketa handiekin eta kromatismo ugariarekin.
- Italiako bel canto-ak abeslarien gaitasunak erakutsi zituen. Verdik eta Puccinik beste bide batzuk landu zituzten, besteak beste verismoa.
- Wagnerrek musika-drama sortu zuen, leitmotiv-ak erabiliz. Orkestrak akzioa azaltzen du.
- Musika nazionalistak herriko abestiak eta folklorea abiapuntu hartu zituen orkestrarako moldaketetan.
- Dodekafonismoa, Arnold Schoenbergek XX. mende hasieran sortua, 12 notan oinarritzen da eta ez du tonalitate zehatzik.
Musikaren ezaugarriak
Musikagilearen askatasuna → Mezenasen “morroitzatik” konposizioa askeago bihurtzen da.
Genero berriak sortzen dira → Lied, poema sinfonikoa edo musikaren drama (Wagner-en opera).
Adierazkortasunaren eta entzulearen sentimenduen bilaketa.
Melodiak garrantzia du → intentsitate-aldaketa handiak erabiliz sentimenduak adierazteko helburuarekin.
Harmoniak, melodia bezalaxe, adierazkortasuna bilatzen du; horretarako tonu-aldaketak eta kromatismo ugari erabiltzen dituzte.
Szenatoki erromantikoak
Europako hainbat hiriburuetan (Paris, Viena, Londres…) musika intentsitate handiarekin bizi zuten. Musika asko sortzen zen eta horretarako eszenatoki asko eta oso desberdinak erabiltzen zituzten:
Kontzertu publikoak:
Estatuaren jabetzako edo enpresa pribatuen areto handiak ziren.
Bertara sartzeko ordaindu behar zen.
Funtzio handiak egiteko ziren → sinfoniak, opera, balletak…
Areto pribatuak:
Aristokrata eta enpresari aberatsek kontzertu pribatuak antolatzen zituzten.
Familia-musika:
Batzutan musikariak famili eta lagunekin elkartzen ziren jaiak ospatzeko.
Musikarientzat jai hauek musika eskaintzeko une eta tokirik onenak ziren; bertan sortzen ziren lan asko garai honetan, gertu eta atsegin giroan.
Ezagunak → “schubertadak”: Schubertek lagun eta familiarekin jai pribatuak antolatzen zituen.
Opera erromantikoa
Italia
Bel canto:
Helburua → abeslarien gaitasunak erakustea.
Musikariak → Donizetti, Bellini, Rossini, Verdi…
Verdi → “Nabucco”, “Rigoletto”, “La Traviata”, “Aida”... idatzi zituen.
Verismoa:
Erromantizismoko idealizazioak alde batera utzi; eguneroko gertaerak kontatu ziren.
Puccini → “Tosca”, “La Bohème”, “Madame Butterfly”... lanak egin zituen.
Frantzia
Opera handia:
Muntaia ikaragarriak, koro, ballet…
Bizet → “Carmen” opera.
Opereta:
Abesten zuten, baina batzuetan hitzak tartekatzen zituzten.
Offenbach → “Les Contes d'Hoffmann” (Los cuentos de Hoffman).
Musika instrumentala
Ganbara-orkestra:
Garrantzitsua izan zen → burgesiaren eskaerari eta familiako eta lagunarteko jaietarako oso erabilia zelako.
Orkestrarako musika:
Garai honetako protagonista nagusia.
60–75 musikari izan zituen, batzuetan 100.
Sinfonia:
Klasizismoko formaren zorroztasunetik askatu.
Instrumentu berriei bide berri bat eman.
Gero eta luzeagoak dira, orkestraren aukera guztiak agertu nahian.
Schubert, Mendelssohn, Beethoven.
Bakarlari-kontzertua:
Forma hau ia konposatzaile guztiek erabiltzen zuten (Beethoven, Chopin).
Garai honetako ezaugarri guztiak aurrera eramateko aukera ematen zuen: timbre desberdinen aberastasuna, birtuosismoa eta sentimenduen adierazkortasuna.
Sinfonia programatikoa:
Literatur programa edo argumentu bat jarraitzen duena.
Berlioz konpositoreak sorturiko musika lan luzea.
Musika nazionalista
Musikaren ezaugarriak
Herriko abestien moldaketa sinfonikoa. Herriko abestia abiapuntua da eta hortik orkestrarako moldatzen da.
Folkloreak garrantzitsua → musika adierazten eta herriarentzat adierazpeneko eredua delako.
Forma klasikoak alde batera utzi → herrialdeen folkloreko oinarriko formak erabili konposatzeko.
Folklorearen erabilera → melodietan aberastasuna eman.
Harmonia berriak → Europa ekialdearen eta Asiaren eragina ikusi dute beren harmonia eta melodietan.
Nazionalismo mugimendua → musika herri-mugimenduaren bandera bezalakoa da.
Herrialdeak eta musikari esanguratsuenak
Errusia → Bosten taldea: Mili Balákirev, César Cui, Modest Músorgski, Nikolái Rimski-Kórsakov eta Aleksander Borodín.
Eskandinabiako herrialdeak → Jean Sibelius eta Edvard Grieg.
Hungaria → Liszt, Béla Bartók eta Zoltán Kodály.
Amerikar nazionalismoa → George Gershwin.
Iberiar nazionalismoa → Pablo Sarasate, Isaac Albéniz eta Manuel de Falla (bigarren garaian).
XX. mendeko musika
Musikaren ezaugarriak
Artista bakoitzak bere bidea dauka; ez dago ideia estetiko bakarra.
Iraganaren haustura. Tonalitatearen urruntzea. Erritmoaren garrantzia.
Berrikuntza: lan bat egin eta gero hurrengoa desberdina izan behar zen.
Bilatzen zuten entzuleen arreta, ez edertasuna.
Adierazpenetan testu batzuk laguntzen zien; musikalek egin behar zutena azalduz.
Impresionismoa
Frantzian. Sentimentu finak bilatu.
Tempo askea.
Timbre berrien esperimentazioa oso garrantzitsua izan zen.
Espresionismoa
Alemanian, XX. mendearen hasieran.
Ari nagusia gizakia (gatazkak, beldurrak…).
Errealitatea bilatu; dramatismoa.
Harmonia eta melodietako arauak alde batera utzi.
Testuaren espresio bortitzak bilatu.
Musika konkretua
Futurismoan oinarritua.
Edozein soinu edo zarata erabili.
Lan zehatz eta objektiboak.
Musika elektronikoa
Soinuak laborategian sortu, moldatu eta grabatu.
Ez dago beti partiturarik.
Batzuetan musika konkretua eta elektronikoa elkartu ziren.
Poema sinfonikoa:
Elementu poetiko edo deskribatzaileetan oinarrituriko mugimendu bakarreko lana.
Genero honen sortzailea Liszt izan zen.
Pianorako musika
Konposatzaileek sentimendu eta pasioen adierazpenerako tresna egokia islatu zuten.
Birtuosismoa → Musika lan hauek teknika konkretu bat lantzeko sortzen ziren: sonatak eta bariazioak. (Liszt eta Chopin)
Lirismoa → Sentimenduen adierazpena bilatzen da; lan errazak eta laburrak ziren. (Chopin eta Schumann)
Neoklasizismoa
Musika subjektiboa.
Musika motza, ulergarria eta gustura entzuteko egokia.
Dodekafonismoa
XX. mende hasieran → Arnold Schoenberg musikari austriarrak sortu.
12 notetan oinarritu (ordena abesti osoan zehar mantendu).
Tonalitate ez konkretua.
Alemania
Richard Wagner:
Erromantizismoko operaren barruan aldaketa handiak egin zituen. Bere opera “musika-drama” ezizena eramango du.
Ezaugarriak:
“Erabateko artea”tzat hartzen dira poesia, musika, drama… lotzen baititu.
Leitmotiv erabiltzen du → musika zati txiki bat eskaintzen dio operako une, toki edo pertsona bakoitzari.
Musika adierazpen dramatikoaren zerbitzura → orkestrak akzioen azalpenetan garrantzi handia du.
Iraupen oso luzeak → 5 ordu gutxi gora behera.
Drama ezagunak: “Tristán e Isolda” edo “Tannhäuser”.
Alemania
Richard Wagner:
Erromantizismoko operaren barruan aldaketa handiak egin zituen. Bere opera “musika-drama” ezizena eramango du.
Ezaugarriak:
“Erabateko artea”tzat hartzen dira poesia, musika, drama… lotzen baititu.
Leitmotiv erabiltzen du → musika zati txiki bat eskaintzen dio operako une, toki edo pertsona bakoitzari.
Musika adierazpen dramatikoaren zerbitzura → orkestrak akzioen azalpenetan garrantzi handia du.
Iraupen oso luzeak → 5 ordu gutxi gora behera.
Drama ezagunak: “Tristán e Isolda” edo “Tannhäuser”.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer ezaugarri nagusi ditu musika erromantikoak?
Musikagilearen askatasuna, sentimenduen adierazpena eta genero berriak dira ezaugarri nagusiak. Melodia garrantzitsua da, eta harmonia ere sentimenduak adierazteko erabiltzen da.
Zer da musika-drama?
Wagnerrek sortutako opera mota da. Poesia, musika eta drama lotzen ditu, eta orkestrak akzioa azaltzen du. Leitmotiv-ak erabiltzen ditu eta iraupen oso luzekoa da, 5 ordu inguru.
Zer da dodekafonismoa?
Arnold Schoenbergek XX. mende hasieran sortu zuen. 12 nota erabiltzen ditu, eta ordena abesti osoan zehar mantentzen da. Ez du tonalitate zehatzik.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.