Farmakologiaren Oinarriak eta Administrazio Bideak
1. Terminoen definizioa
- Botika: Izaera kimikoa duen substantzia sendagarri oro da, zeinak organismoan sartuz gero gaixotasunak prebenitzeko, sendatzeko, arintzeko edo diagnostikoa errazteko balio duten.
- Osagai aktiboa: Botikaren ekintza egiten duen substantzia edo substantzien nahasketa da; hau da, eragin terapeutikoa duena.
- Eszipienteak: Osagai aktiboa lagundu eta babesten duten substantziak dira. Botikaren neurketa, kontserbazioa eta irensketa errazten dituzte, xurgaketa egokia bermatzen dute eta kolore edo zapore atseginak ematen dituzte.
2. "Bost zuzenak"
Botika eman aurretik egiaztatu behar diren bost puntu nagusiak:
- Pazientearen izena.
- Botikaren izena.
- Dosia.
- Ordua.
- Administrazio-bidea.
3. Sendagaiak ematerakoan kontuan hartu beharrekoak
- Bost zuzenak