Farmakologiaren Oinarriak eta Administrazio Bideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en con un tamaño de 2,46 KB

1. Terminoen definizioa

  • Botika: Izaera kimikoa duen substantzia sendagarri oro da, zeinak organismoan sartuz gero gaixotasunak prebenitzeko, sendatzeko, arintzeko edo diagnostikoa errazteko balio duten.
  • Osagai aktiboa: Botikaren ekintza egiten duen substantzia edo substantzien nahasketa da; hau da, eragin terapeutikoa duena.
  • Eszipienteak: Osagai aktiboa lagundu eta babesten duten substantziak dira. Botikaren neurketa, kontserbazioa eta irensketa errazten dituzte, xurgaketa egokia bermatzen dute eta kolore edo zapore atseginak ematen dituzte.

2. "Bost zuzenak"

Botika eman aurretik egiaztatu behar diren bost puntu nagusiak:

  • Pazientearen izena.
  • Botikaren izena.
  • Dosia.
  • Ordua.
  • Administrazio-bidea.

3. Sendagaiak ematerakoan kontuan hartu beharrekoak

  1. Bost zuzenak ziurtatu.
  2. Iraungitze-data egiaztatu.
  3. Botikaren aginduak irakurri eta medikuaren aginduak bete.
  4. Botika eman baino lehen alergiarik ez diola egiaztatu (historia klinikoan begiratu).
  5. Higiene-neurri guztiak bete: eskuak garbitu, eskularruak erabili eta botika bere ontzian edo batea batean eraman. Aplikazio-eremua garbi dagoela ziurtatu.
  6. Ondeste eta bide genitaletik sartzen diren botiken kasuan, pazienteak gernua eta gorozkiak kanporatu behar ditu lehenik.
  7. Botika hartu duela egiaztatu eta ondoren gaixoaren egoera behatu.
  8. Botika eman ondoren, medikazio-orrian erregistratu.
  9. Akatsen bat gertatuz gero, berehala erizainari jakinarazi.

4. Bide topikoa

Botikak gorputzeko zein lekutatik eman daitezke bide topikoaren bidez?

  • Larruazalekoa edo dermatologikoa.
  • Konjuntiboa edo oftalmikoa.
  • Entzumenekoa (otikoa).
  • Sudurrekoa.
  • Bide genitala.

5. Bide parenterala

a) Tresneria

Erabili beharreko materiala: xiringak, orratzak, botika (anpula edo biala), batea (eskularruak eta gasak), antiseptikoa eta ontzi zurruna (orratzak botatzeko).

b) Eskumenak

Erizain diplomatuen konpetentzia da.

c) Administrazio-moduak

  • Larruazal barnekoa: Bide intradermikoa.
  • Larruazalpekoa: Subkutaneoa.
  • Muskulu barnekoa: Intramuskularra.
  • Zain-barnekoa: Intrabenosoa.
  • Arteria barnekoa: Intraarteriala.

Entradas relacionadas: