Osaba Bin Floren: Bagdadeko ipuinak, Kasimen kutxaren istorioa
Osaba Bin Floren: Bagdadeko Ipuinak
Osaba Florentinok eskaileretatik erori eta sekulako kolpea hartuko du buruan. Sendagileak turbante baten moduko benda handi bat jarriko dio buruan, eta handik aurrera osaba Bin Floren deitzeko eskatzen die bere inguruan biltzen diren hiru neska-mutilei: Tomaxito, Iñazio eta Maiteri.
Hirurak bihurtuko dira osaba Bin Florenek egunez egun zatika kontatzen dien historia harrigarriaren entzule. Izan ere, turbantearekin osaba Bin Floren, Bagdadeko ipuin-kontalari baten paperean sartuko da. Eta kontatuko die nola bazen behin kalifa bat, gauez lo egiteko arazoak zituena, eta gau haietako batean, mozorrotuta, Bagdadeko kaleetara irten zena. Kalifak ipuin-kontalari baten etxea topatuko du kasualitatez, eta han ezagutuko