Bertsolaritzaren historia eta ezaugarriak: aroak eta bertsolari nabarmenak
Bertsolaritzaren Historia eta Garrantzia
Ahozko literaturaren barruan hobekien egokitu den kultur tradizioa da bertsolaritza. Gaur egun gure artean bertsolaritzak indar handia du; horregatik antolatzen dira hainbat lehiaketa, mugimendu, etab.
Ezaugarriak
Kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den hitzaldi bat da. Bi bertsolaritza adar nagusi bereizten dira:
- Bat-bateko bertsolaritza: Txapelketetan bertan sortzen dira bertsoak. 20 segundotik minutu batera iraun dezakete, jende aurrean eta beste bertsolari batzuekin botatzen dira.
- Bertso-papera edo idatzizko bertsolaritza: Ez da jendearen aurrean ezta beste bertsolariekin batera kantatzen.
Neurriak
Bertsoak puntutan zatitzen dira, eta puntu bakoitzak silaba-kopuru jakin bat izaten du. Hauek dira ohikoenak:...