Gizakiaren Moralaren, Politikaren eta Erlijioaren Garrantzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB
1. Nola deskribatuko zenuke ekintza morala?
Hona hemen ezaugarriak:
- Bere ekintzen erantzukizuna betetzea gizakiaren betebeharra da.
- Gizakiaren ekintzek gizartean ondorioa izaten dute, zuzenean edo zeharka.
- Moralki epaitu ditzakegun ekintzak dira. Moralki epaitzean, kontuan izan beharreko gauzak:
- Zergatia: zerk bultzatu duen ekintza burutzera (zergatik?).
- Helburua: ekintzarekin zer lortu nahi zuen (zertarako?).
- Tresna: erabili duen baliabidea (nola?).
2. Zergatik da moralduna gizakia?
Gizakia moralduna da, askea delako eta gizartean bizi delako. Gizakiaren ekintzak gainerako kideengan eragiten dute eta, horregatik, hauen erantzukizunaz jabetu beharra dauka gizakiak. Gizakiak eboluzioan zehar ikasi duena:
- Gizakiak bere ekintzen ondorioak aurreikusi ditzake.