Oinordetza eta dohaintzaren gaineko zerga Gipuzkoan: betebeharrak eta zerga-gaia
Oinordetza eta Dohaintzaren gaineko Zerga Gipuzkoan
1. Sarrera
Zerga hau pertsona fisikoei bakarrik aplikatzen zaie. Pertsona juridikoek, ondasun edo eskubide bat dohainik jasotzen dutenean, Sozietateen gaineko Zerga ordainduko dute. Zergak pertsona baten ondarean dohainik izandako gehikuntza kargatzen du, eta horretarako hiru bide daude:
- Mortis causa bidezko eskurapena
- Bizi-asegurua
- Dohaintza
Zerga progresiboa da, baina kontuan hartzen dira ahaidetasun-maila eta eskuratzailearen ondarea.
2. Aplikazio-eremua eta Ohiko Egoitza
2.1. Betebehar Pertsonala
Gipuzkoako araudia aplikatuko zaie betebehar pertsonalagatik zerga ordaindu behar duten zergadunei, baldin eta Espainian badute ohiko egoitza, kasu hauetan:
a) Mortis causa bidezko eskurapenetan: kausatzaileak...