Liberalismoa, Nazionalismoa eta Iraultza Liberalak
Liberalismoa
Liberalismoa korronte ideologikoa eta doktrina politiko eta ekonomikoa da.
Jatorria: XVII. mendeko pentsalariak (Locke) eta XVIII. mendeko ilustratuak.
Pentsamoldea: Hainbat izaki librek (herritarrak) osatzen dute gizartea, eta oinarrizko eskubideak eta askatasunak dituzte, Estatuak bermatu behar dituenak.
Oinarrizko Printzipioak
Subiranotasun Nazionala: Herritarren multzoak osatzen du nazioa, eta subiranotasun nazionala herritarrena da.
- Hauteskundeetan sufragio-eskubidea (botoa) gauzatzen dute.
- Beren izenean boterea gauzatzeko ordezkari batzuk hautatzen dituzte (alderdi politikoak, gobernu-programa bera aurkezten duten hautagaiak).
Botereen arteko Bereizketa:
- Gobernuak botere betearazlea du.
- Parlamentuak (hautatutako batzarra) botere legegilea