Liberalismoa, Nazionalismoa eta Iraultza Liberalak
Liberalismoa
Liberalismoa korronte ideologikoa eta doktrina politiko eta ekonomikoa da.
Jatorria: XVII. mendeko pentsalariak (Locke) eta XVIII. mendeko ilustratuak.
Pentsamoldea: Hainbat izaki librek (herritarrak) osatzen dute gizartea, eta oinarrizko eskubideak eta askatasunak dituzte, Estatuak bermatu behar dituenak.
Oinarrizko Printzipioak
Subiranotasun Nazionala: Herritarren multzoak osatzen du nazioa, eta subiranotasun nazionala herritarrena da.
- Hauteskundeetan sufragio-eskubidea (botoa) gauzatzen dute.
- Beren izenean boterea gauzatzeko ordezkari batzuk hautatzen dituzte (alderdi politikoak, gobernu-programa bera aurkezten duten hautagaiak).
Botereen arteko Bereizketa:
- Gobernuak botere betearazlea du.
- Parlamentuak (hautatutako batzarra) botere legegilea du.
- Justizia Auzitegiek botere judiziala dute (independenteak).
Konstituzioa: Parlamentuak egin eta herritarrek berretsitako arau idatzia.
- Helburuak: Herritarren eskubide eta askatasunak eta berdintasun juridiko eta fiskala bermatu, boterearen mugak finkatu, Estatuaren botereen arteko harremanak zehaztu, etab.
Jabetza-eskubidea: Herritarrek beren ondasunak aske erabil ditzaketela bermatzen duen oinarrizko askatasuna.
Iraultza Liberalak
- Burgesia ez zegoen ados Antzinako Erregimeneko absolutismoarekin eta gizarte-sistemarekin. Ilustrazioaren ideiak bere egin eta iraultza liberal-burgesak bultzatu zituen.
- Iraultza horien garaipenak Estatu liberalaren sorrera ekarri zuen. Estatu liberalak monarkia (oinordetzako erregea) edo errepublika parlamentarioaren (hautatutako lehendakaria) itxura hartu zuen.
- Hala ere, liberalismoa berrezartzeak ez zuen demokraziaren garaipena ekarri:
- Hasieran, erroldaren araberako sufragioa.
- XIX. mendean, sufragio unibertsala (demokrazia errotzen).
Ideal Nazionalistak
Nazionalismoa: Nazioek beren subiranotasuna gauzatzeko eta beren Estatua sortzeko eskubidea defendatzen duen ideologia politikoa.
Nazioa eta Estatua Bereiztea
- Nazioa: Berezko lotura kulturalak (erlijioa, hizkuntza, ohiturak, iragana...) dituzten eta elkarrekin bizi nahi duten herritarren multzoa.
- Estatua: Hainbat instituzioz osatutako politika- eta antolamendu-erakunde bat da, lurralde baten barnean boterea gauzatzen duena.
Liberalismoa sortzearekin batera, nazionalismoa zabaldu zen. Aldaketa garaia:
Aldaketa Garaia Europan
Antzinako Erregimenean
- Inperio handi baten menpe bizi ziren herriak (austriarra, errusiarra edo otomandarra).
- Estatu batzuetan zatiturik zeuden herriak.
Sakabanatze eta Bateratze Prozesuak
- Nazio anitzeko inperioetan mugimendu independentistak sortu ziren: Otomandar Inperioan (Grezia), Austria-Hungariako Inperioan (Hungaria, Txekia), etab.
- Bateratze prozesuak: Italiarrak eta alemanak beren batasuna Estatu bakar batean lortzeko borroka.
Frantziako Iraultza
Iraultzaren Arrazoiak
- Nekazaritzan, 1706tik aurrera uzta txar ugari egon ziren, eta horrek jakien prezioen gorakada eta herrien haserrea erakarri zituen.
- Politikan, burgesia gero eta aberatsagoa zen hazkunde ekonomikoa zela eta. Baztertze politikoa zela eta, karguak pribilegiatuentzat ziren. Burgesia Ilustrazioaren alde zegoen eta absolutismoarekin amaitu nahi zuen.
- Finantza sistemaren krisia egon zen, monarkiaren gastuak oso altuak izan zirelako Estatuko eta gorteko gehiegizko gastuengatik eta Estatu Batuen independentziari emandako laguntzarengatik.
Iraultzaren Hasiera (1789)
Aristokraziaren matxinadarekin, zergak ordaintzerik ez zutelako nahi, Luis XVI.ari Estatu Orokorrak (aristokrazia, kleroa eta hirugarren estatua osatuta, eta haren xedea zergak onartzea zen) biltzea eskatu zioten ogasuna erreformatzeko.
1789ko maiatzean Estatu Orokorrek bilera bat egin zuten estamentuak aldatzeko: diputatu kopuru berdina, hausnartzeko orduan banaturik egon eta boto bana edukitzea (hiru).
Hirugarren Estatuaren Eskaerak
- Diputatuak bikoiztea.
- Hausnarketa bateratua (elkartua).
- Pertsona bakoitzak boto bana edukitzea eta ez estamentuka.
- Nazio subiranotasuna, Estatu Orokorreko diputatuak nazioak aukeraturik.
Ondorioak
- Erregeak eta nobleziaren zati batek ordezkaritza bikoiztea bakarrik onartu zuten.
- Ekainaren 20an, Batzar Nazionala sortu zen, Hirugarren Estatuko ordezkariez osatuta, eta haien xedea konstituzio bat lantzea zen.