Sare sozialak: abantailak, erabilerak eta arriskuak
Sare Sozialak
Sare sozialak abiadura bizian zabaltzen ari dira, batez ere gaztetxoenen artean. Komunikazioaren iraultza berria da, sozializazioa ahalbidetzen duen fenomenoa batzuentzat. Iraultza horrek, ordea, badu kontrakorik ere, eta erabilera ezegokia eman dakiekeela pentsatzen dutenei, pribatutasunaren gaineko eztabaida gaineratzen zaie. Sare sozialak tresna erabilgarriak izan daitezke, baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta, irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren, haur eta gazteak arlo horretan behar bezala hezteko.
Zer dira sare sozialak?
Laburki esanda, sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, eta harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezke. Gure inguruko...