Sare sozialak: abantailak, erabilerak eta arriskuak
Resumen
Testuak sare sozialen definizioa, jatorria eta bilakaera azaltzen ditu, Facebook, Twitter, Instagram eta euskarazko Zugaz bezalako adibideekin. Gainera, sare sozialen funtzionamendua, gazteen erabileraren abantailak eta desabantailak, eta hezkuntzan izan ditzaketen erabilerak aztertzen ditu.
Puntos clave
- Sare sozialak harremanak mantentzeko eta sortzeko zerbitzuak dira, eta edukiak elkarbanatzeko aukera ematen dute.
- Facebook 2003an sortu zuten unibertsitate ikasle batzuek, ikaskideen harremanak sendotzeko.
- Gaur egun gehien erabiltzen dena Instagram da, Twitter eta Facebook gazteen artean ere oso erabiliak izan badira ere.
- Zugaz euskal gazteentzako euskarazko lehen sare soziala da, hitz egiteko tresnak, argazki eta bideoak igotzeko aukera eta jokoak eskaintzen dituena.
- Aldeko argudioa sozializazioa eta elkarlana dira; kontrako argudioa pribatutasun eskasa eta datuen babesik eza.
- Hezkuntzan, sare sozialek ikaskuntza elkarlanean egiteko eta komunitate sentimendua areagotzeko aukera ematen dute.
Sare Sozialak
Sare sozialak abiadura bizian zabaltzen ari dira, batez ere gaztetxoenen artean. Komunikazioaren iraultza berria da, sozializazioa ahalbidetzen duen fenomenoa batzuentzat. Iraultza horrek, ordea, badu kontrakorik ere, eta erabilera ezegokia eman dakiekeela pentsatzen dutenei, pribatutasunaren gaineko eztabaida gaineratzen zaie. Sare sozialak tresna erabilgarriak izan daitezke, baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta, irakasleek, hezitzaileek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren, haur eta gazteak arlo horretan behar bezala hezteko.
Zer dira sare sozialak?
Laburki esanda, sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, eta harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezke. Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantendu eta sortzeko balio dute, baita beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere.
Modu horretan, sare sozialek gure lagun eta ikaskideekin elkartzeko topagune bat eskaintzen digute, eta harremanetan dauden pertsonen artean gogoko suertatzen zaizkigun edukiak banatzeko aukera ematen digute ere. Horrela, sarean artikulu, argazki edo bideo interesgarriren bat topatzen badugu, sare sozialera bidali eta gure lagun guztiek ikusteko aukera izango dute.
Bakoitzak gustuko ditugun argazki eta bideoak lagunei erakutsi ahal izateko, sareratzeko ere balio dute. Gainera, lagunek iritziak idazteko aukera ere edukiko dute, guztion artean elkarrizketa bat sortuko delarik.
Sare sozialen jatorria eta bilakaera
Gaur egun arte gazteen artean erabiliena izan den sare soziala –Facebook– unibertsitate ikasle batzuek sortu zuten 2003an. Beraien helburua ikaskideen harremanak sortu eta sendotzeko baliabide bat sortzea zen, ikasgelan eta campusean sortzen ziren kontaktuak internetera eramanez. Eta lortu zuten, bai. Uste baino arrakasta handiagoa eskuratu dute, bai Facebook–ek bai eta beste sare sozialek ere. Orain mota askotako harremanetarako erabiltzen ditugu, ez bakarrik ikaskideekin, bai eta koadrilako lagunekin, udaran ezagututako pertsonekin edo auzokideekin hitz egiteko, geratzeko edo afari bat antolatzeko erabilgarriak direlarik.
Facebook–ez gain, gazteen artean Twitter ere oso erabilia izan da, beraiei zuzendua egon baita, baina gaur egun gehien erabiltzen dena Instagram da. Hauez gain mota askotako sare sozialak topatuko ditugu: mendizaleentzat, argazkilarientzat... eta Ning bezalako zerbitzuak, geure sare sozial propioa sortzeko aukera ematen digutenak.
Orain gainera euskal gazteek euskaraz egindako lehenengo sare sozialean parte hartzeko aukera dute, Zugaz hain zuzen ere. Beste sare sozialek ematen dituzten zerbitzuak eskaintzen ditu Zugaz–ek: hitz egiteko tresnak, argazki eta bideoak igotzeko aukera, bai eta jokoei eskainitako atal bat, beti ere euskaraz.
Sare sozialen funtzionamendua eta eragina
Sare sozialak sistema irekiak dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Parte hartzen duen pertsona bakoitzak egiten dituzten ekarpenek eraikitzen dituzte sare sozialak, eta beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen dute elkar ezagutu ez arren. Harremanetarako bide berria zabaldu dute sare sozialek, eta arrakasta handia izaten ari dira.
Aldeko eta kontrako iritziak nonahi entzun daitezke eta sare horien atzean nor dagoen eta zer helburu dituen ez jakiteak ere, errezeloa sortzen du pertsona batzuengan. Baina zalantza horien guztien gainetik, gero eta gehiago dira horrelakoren batean izena ematen duten herritarrak.
Gazteen arteko erabilera: abantailak eta desabantailak
Gazteen erabilerari dagokionez, aldeko argudio gisa sozializaziorako ahalmena aipatzen da, kooperazioa edota elkarlanarekin batera. Kontrakoen artean, berriz, gazteek, ezjakintasunez, euren datuak edonoren esku utz ditzaketela, eta pribatutasuna eskasa dela.
Kontuak kontu, mundu osoan, gero eta gazte gehiagok erabiltzen dituzte sare sozialak. Sare sozialen zabalkundea geldiezina da eta hezkuntzan ari diren profesionalek, ikasleek erabiltzen dituzten tresna horiek euren lanean txerta ditzakete irakaskuntzarako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
Belaunaldi berrien ikasteko moduan aldaketa ekar dezakete (edo ekarri dute), ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, eta horrek komunitate sentimendua areagotzen du. Gainera, laneko giroa hobetzen dute eta komunikazioa errazten dute.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer dira sare sozialak?
Harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, pertsonalak edo lanekoak izan daitezkeenak. Gure inguruko pertsonekin loturak sortu eta mantentzeko eta edukiak elkarbanatzeko balio dute.
Noiz sortu zen Facebook?
Unibertsitate ikasle batzuek sortu zuten 2003an, ikaskideen arteko harremanak sortu eta sendotzeko baliabide gisa.
Zer da Zugaz?
Euskaraz egindako lehen sare soziala da, euskal gazteentzat. Hitz egiteko tresnak, argazki eta bideoak igotzeko aukera eta jokoen atala eskaintzen ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.