Ugalketa aparatua eta sexualitatea: gida laburra
Ugalketa aparatua
Ugalketa funtzioa
Gizakion ugalketa sexu bidezko ugalketa da. Beharrezkoa da sexu desberdineko bi banakoen esku hartzea. Zelula sexual edo gameto mota bat sortzen du bakoitzak.
Gametogenesia. Gametoak eratzeko prozesua da eta gonadetan gertatzen da: emakumeen eta gizon-en organo espezializatuetan.
Ernalketa. Bi gametoen elkarketa eta zigotoa sortzeko prozesua da. Normalean barneko prozesua da: emakumezkoaren ugaltze-aparatuan gertatzen da.
Enbrioiaren garapena. Zelulen zatiketa eta zigotoaren zelula-kopuruaren handitzea da. Enbrioia sortzen da eta gero fetu bihurtzen da. Prozesu hau emakumezkoaren gorputzaren barnean gertatzen da.
Erditzea. Haurra jaiotzeko prozesua da. Gizakiok bibiparoak gara: fetua amaren sabelean hazten da