Mutazio motak, agente mutagenikoak eta kode genetikoa: laburpen eskematikoa
Mutazio motak
1. Mutazio genikoak (molekularrak)
DNAren nukleotido bati edo batzuei eragiten diete.
Nukleotido aldaketa motaren arabera:
- Ordezkapenak:
- Trantsizioak
- Transbertsioak
Ondorio fenotipikoaren arabera:
- Isilak / sinonimoak: Aminoazido aldaketarik ez.
- Ez-sinonimoak:
- Zentzua aldatzen dutenak: Aminoazido aldaketa.
- Zentzurik gabekoak: Stop kodona sartzen da.
- Zentzua gehitzen dutenak: Stop kodona kodetzaile bihurtzen da.
Adizioak eta delezioak: Irakurketa-eredua aldatzen dute.
2. Mutazio kromosomikoak
Kromosomen egiturari eragiten diote:
- Inbertsioa: Kromosoma zati batek noranzkoa aldatzen du.
- Delezioa: Kromosoma zati bat galtzen da.
- Bikoizketa: Kromosoma zati bat behin baino gehiago errepikatzen da.
- Translokazioa: Segmentu kromosomiko batek kokalekua aldatzen