Giza gorputzaren funtzionamendua: liseriketa, arnasketa, zirkulazioa eta iraizketa
Liseriketa
Elikagaiak konposizio gluzidikoak, lipidoak edo proteinak izan daitezke. Hauek liseri-hodian sinpleago bihurtzen dira prozesu mekaniko (mastikatzea) eta kimikoen (entzimen ekintzaz) bidez. Lortutako sustantziak zurgapenaz odolera iristen dira eta degradagarria ez dena heste lodira doa eta uzkitik kanporatzen da. Mastikatuz elikagaiak zatitu eta txistuz hezetu egiten dira dastamena lortuz. Hau atsegina bada, txistu kantitate handiagoa askatzen da. Txistua elikagaia disolbatu eta lubrikatzen duen likidoa da eta liseri-hodiko garraioa errazten du. Txistuz nahasten den elikagaiak elika-bolo du izena. Irenstean elikagaia estegorrira doa eta mugimendu peristaltikoei esker urdailera osagai batzuekin nahastuz; azido klorhidriko eta entzima...