Immunologia: serumak, txertoak eta transplanteen arazo immunologikoak
Zer dira Serumak? Nola Lor daitezke eta Nola Erabiltzen Dira?
Gaixotasun jakin baten aurkako antigorputz bereziak dituzten serumak, gaixotasun hori duten pertsonak sendatzeko edo, infekzio arrisku handia dagoenean, gaixotasunetik aldez aurretik babesteko jartzen dira.
Txertaketak ez bezala, serumek ematen duten immunitatea modu pasiboan hartzen da; ez du organismoaren beraren sistemak eragiten, eta berehalako eragina izaten du, oso epe laburrerako.
Serum mota desberdinak daude:
- Jatorria animalietan dutenak.
- Gizakien serumak.
Serumen eraketarako beste teknika bat hibridomak lortuz, monoklonalak diren antigorputzak eratzean datza.
Immunitatea Serumak eta Txertoak Erabili Ezean
Immunitate naturala izan daiteke bidea:
- Jaiotzetikoa (Sortzetikoa): Antigenoarekin