Zoriontasunaren Bila: Etika eta Gizakiaren Xedeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,57 KB
Zoriontasunaren bila: Xedeen etikak
Historian zehar, izan dira etika batzuk, modu batean edo bestean adierazi dutenak gizakiak zoriontsu izateko bizi behar duela. Xedeen etikak ere esaten zaie, eta etika horiek gizakiari buruzko ikusmolde jakin bat dute abiapuntu.
Aristotelesen etika
Filosofo honek idatzi zuen gogoeta etikoei bakarrik eskainitako lehen lana: Nikomakorentzako Etika; horregatik esaten da Aristoteles etikaren “aita” dela.
Lan horretan dio jarduera bakoitzak “xede” bat duela jomuga, norbere “ona”. Aristotelesen arabera, egindako ekintzen bidez gizakiek bilatzen dituzten xedeetatik batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira; hau da, kontua da zein den gizakiaren “azken xedea”, zein den “on gorena”.
Eta azken xede hori zoriontasuna da.
Gizakiaren on gorena zein ote den eta gizakia zoriontsu zerk egin dezakeen erantzuteko, Aristotelesek giza izateaz duen ikusmoldea aipatzen du:
- Hasteko, askotariko funtzioak dituelako eta funtzio horiek behar bezala gauzatzeak, nahiz eta zoriontsu izateko funtsezkoa eta beharrezkoa izan, ez dakar berez zoriontasunik.
- Bigarrenez, gizakia oso konplexua delako eta hainbat funtzio mota dituelako. Edozein funtzio ondo gauzatzeak zoriontasuna ematen du.
Epikuroren etika
Filosofo greziar honek zioen materia zela existitzen zen bakarra. Haren ustez, materia besterik ez dagoenez, gizakiaren bizitza erabat amaitzen da heriotzarekin eta, berez, gizakiaren helburua dagokion existentzia labur horretan zoriontsu bizitzen saiatzea izan behar du.
Hiru desira mota bereizten ditu filosofo honek:
- Naturalak eta beharrezkoak.
- Naturalak bai, baina ez beharrezkoak.
- Ez naturalak eta ez beharrezkoak diren plazerak.
Utilitarismoa
David Hume pentsalari eskoziar honen arabera, moralaren aginduek eta arauek ez dute azken oinarria arrazoian, sentimenduetan baizik. Sentimenduek eramaten dute gizakia jokabide onez eta txarrez hitz egitera.
Gauzak horrela gertatzen dira gizaki orok, beste gizakiekiko eta gizateriarekiko, sinpatia sentimendua duelako. Humeren arabera, beraz, erabilgarria dena da ona.
Utilitarismoa ez da, epikureismoa bezala, banakoaren plazera bilatzera mugatzen den hedonismo indibidualista bat; aitzitik, hedonismo sozial bihurtzen da eta gizaki guztien ongizatea hartzen du aintzat.